TIPs

ALGUNAS RECOMENDACIONES Y TIPS DE ACCESIBILIDAD

Gertu Kultura
Ilustración de una chica frente a su ordenador
IRISGARRITASUN AHOLKUAK. Eduki digitalak.

Mezu elektroniko bat idazten dugunean, irudi bat argitaratzen dugunean, dokumentu digital bat sortzen dugunean, kontuan izan beharko genuke pertsona guztientzat eskuragarri izatea.

6 gomendio emango dizkizuegu, zuen edukiak berrikusten laguntzeko:

  • Irudien testu alternatiboak sortu.  Apaingarriak ez diren irudiek testu alternatibo bat izan behar dute, bisualki hautematen den informazio bera transmititzeko.
  • Hizkera argia erabili, esaldi laburrak eta sinpleak. Arial edo Verdana bezalako irakurketa erraztuko duen San Serif tipografia,, eta gutxienez 12 puntuko testu-tamaina.
  • Esanahi bakarra eta deskriptiboa duten nabigazio-loturak sortu. Transmititu esteka eragingo duen ekintza, "hemen" edo "informazio gehiago" bezalako esamoldeak saihestuz.
  • Letraren tamaina​: Testu batean gutxieneko neurri gomendagarria 12koa da. Hortik aurrera handitu daiteke kasu ezberdinen arabera.
  • Kontraste egokia: testuaren kolorearen eta hondoaren kolorearen arteko desberdintasuna argia izan behar da, irakurgarritasun egokia lortzeko. Kontrastearen egokitasuna baieztatzeko egiaztatzeko tresnak erabiltzea gomendatzen dizugu: Koloreen arteko argitasun-kontrastearen ratioa baieztatzea
  • Testuaren lerrokatzea: estuak ezkerrean lerrokatzea gomendatzen da eta ez egiten den bezala, eskubira justifikatzea. Testua irakurgarriagoa da erabat karratua edo errektangularra den multzo bat betetzen ez duenean.