2025/11/30
Sunday
Schedule
afternoonSessions
Duration: 
90 minutu
Languages: 
English
Places available for wheelchair users
Free

Screening
Music
Soul & Blues

Anna Dukke ipar-amerikar sustraietako musikaren ahots indartsu eta berezi bat da. La Manchatik (Ciudad Real) jaiotako artista honek mundua zeharkatu du bere ibilbide musikala eraikitzeko: Estatu Batuetan bi egonaldi, Mexikon bidai luzeak… eta horien guztien emaitza bi EP zoragarri: Broken Chains (Al Dual-ek ekoitzia) eta Black Honey (Ely Agramunt-ek ekoitzia), biak biniloan Folc Records zigilupean argitaratuak. Horrez gain, bilduma-album bat kaleratu du CDan, bi bonus track esklusiborekin.

Bere musikak sustrai sakonen oihartzuna dakar: Gospel, Rhythm ‘n’ Blues, Soul, Rockabilly, Country... Soinu horiek guztiak bere bidean barneratu eta indarrez beteriko kantuetan bihurtzen ditu. Ahots urratzaile eta boteretsuarekin entzulea bidaia emozional batera eramaten du, lehen akordetik konektatuz.

Anna Dukke-k dagoeneko hiru bira egin ditu Espainian, hainbat herrialde europarretan jo du, eta Estatu Batuetako zein Mexikoko agertokietan ere bere energia partekatu du. Joan den maiatzean Burn izeneko single berria aurkeztu zuen, eta aurten bere bira berrian Espainia, Frantzia eta Mexikoko agertokiak zapaldu ditu.

2025ko udan Mexikotik biran ibiltzeaz gain, bere hurrengo diskoa grabatzen aritu da, Lost Acapulco taldeko Crunchyren gidaritzapean. Udazkenean kaleratuko den lan berri hau, bere ibilbide artistikoan mugarri indartsua izango da.

Anna Dukke (ahotsa eta gitarra)   Ion Zabaleta Madinabeitia (baxua)
Antonio Pax (bateria)   Angelo Flavio Guerriero (gitarra ).

 

Sensory
All audiences

Where it takes place

Merkatu Kalea
20600
Eibar

Apropa equipamient contact

Ubane Uzin ubane@hotsak.com
639750781
Advisory hours: 
De 10:00 a 16:00

Past sessions

Sunday
30
November
Time
19:00

Accessibility

  • Places available for wheelchair users