Current Style: Standard




Gernikako Bakearen Museoa museo tematikoa da eta bakearen kultura eta giza eskubideak ditu gaiak. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketa du oinarri erakusketa iraunkorrak eta museoaren lan-arlo biak jorratzen ditu, historia eta bakea, zenbait ardatz edo galderen bitartez:
Zer da bakea? | Zer gertatu zen Gernikan bakerik ez zegoen une hartan, Espainiako Gerra Zibilean? | Bizitako bonbardaketa | Zer gertatzen da gaur egun munduan giza eskubideekin?
Gernikako Bakearen Museoaren Fundazioaren helburua bake-kulturaren oinarrizko ideiak eta Gernika-Lumoren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideiotan heztea da, Gernika-Lumo, Bizkaia eta Euskadi erreferentzia izatea (historiaren eta bakearen arloko beste antolakunde batzuen lanarekin batera) lortze aldera.
Aztertu erakusketa iraunkorra edozein lekutatik Gernikako Bakearen Museoaren bisita birtualari esker. Online jarduerak eskuragarri. Egin klik hemen.
Informazio orokorra: Sarrerako mostradoreak gune egokitua du. Solairu bakoitzean, atsedenleku bat dago eta besauldi-makila tolesgarriak daude ibilbidean zehar.
Irisgarritasun fisikoa:
Ikusmen-irisgarritasuna:
Entzumenerako irisgarritasuna:
Irisgarritasun intelektuala: Lehen ikus-entzunezkoa erabat ixten da, eta horrek klaustrofobia sentzazioa eragin dezake.
Irakurketa Erraza | Erakusketa iraunkorraren azalpena hemen (gazteleraz bakarrik):
Irisgarritasun-informazio gehiago hemen.
Gernikako Bakearen Museoa hiriko erdigunean dago, Foru plazan, Udaletxearen aurrean, Kultur etxearen ondoan eta Turismo bulegotik eta Andra Mari elizatik 50 bat metrora. Batzar Etxetik, Euskal Herriaren Museotik eta Europako herrien parketik hurbil.
Gernika-Lumo Bilbotik 33 kilometrora dago, Loiuko aireportutik 30 kilometrora, autopistatik (Zornotza) 14 kilometrora, Donostiatik 105 kilometrora, Gasteiztik 70 kilometrora eta Hendaiatik (Frantzia) 120 kilometrora. Sarbidea errepidez edo trenez (Eusko Trenbideak), autobusez (Bizkaibus) edo auto pribatuz egin daiteke.
Aparkalekua: Museoak ez dauka berezko aparkalekurik. Museotik hurbil aparka dezakezu doan hurrengo guneetan: Europako parkearen atzealdean, Ertzaintzaren komisaldegiaren ondoko aparkalekuan edota Gernikako industrialdearen inguruetan. *PDF: Non aparkatu
Bideoa: Nola iritsi Gernikako Bakearen Museora.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones
Bisita librea taldean
Babesleku antiaereoak: 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren lekukoak