Current Style: Standard
Gure ustez, beharrezkoa da kultura-sektorearen eta gizarte-sektorearen artean zubiak eraikitzea. Horretarako, formakuntza ezinbesteko tresna da.
Hezitzaile, terapeuta eta zaintzaileei dago zuzenduta formakuntza, pazienteekin egiten duten lana ikuspegi ludiko, emozional eta ezberdinetik garatzeko artea tresna hezigarritzat dutenei.
Gizarte-zentroko erabiltzaileekin irteerak egiteaz gain, Gertu Kultura programan parte hartzen baduzue, formakuntza espezifikoa jaso eta artearen abantaila terapeutikoak ezagutuko dituzue.
Gizarte- eta hezkuntza-ekintzako profesionalak
Artez Hezi 2023-24
Zentroaren egunerokoan artea tresna hezigarri gisa erabili nahi duten hezitzaile, terapeuta eta zaintzaileei zuzenduta dago. Arte eszenikoetan, musikan, arte bisualetan eta arte plastikoetan prestatzea barne hartzen du.
Artez Hezi formakuntzari esker, hezitzaile-lana indartu eta dimentsio berri bat emango diozue, diziplina artistiko ezberdinak txertatuta.Artea eguneroko bizitzan sartzen denean, nabari da!
KULTURA-EKIPAMENDUETAKO PROFESIONALAK
Irisgarritasunarekin lotutako tresna eta metodologia berriak ematen dizkiegu kultura-ekipamenduetako profesionalei. Helburua da ekipamenduak eta bertako profesionalak beharrizan espezifikoak dituzten kolektiboei harrera egiteko prestatzea.
Irisgarritasunari buruzko jardunaldien inguruko informazio gehiago
Irisgarritasunari eta aniztasunari buruzko online formakuntza