Tarifas Gipuzkoa

Gipuzkoa

Ezagutu tarifak eta hasi erreserbak egiten!

Gertu Kultura aisialdi kulturalerako baliabidea da

Gizarte-entitate edo -zerbitzua bazarete, sarrerak prezio paregabean lortuko dituzue. 

Bi tarifa mota daude: Gertu Tarifa eta Tarifa Murriztua. 

Gizarte-entitateak izena eman ondoren, bi tarifa horietako bat emango dizuegu, zentroaren ezaugarrien arabera. 

Gertu Tarifa

Programaren ohiko tarifa da eta horrela ezartzen da:

  • Ikuskizunak, erakusketak eta kultura-jarduerak gehienez 3€ pertsonako. 
  • Gutxienez 5 pertsonako taldeak, erabiltzazileak eta laguntzaileak barne. 

Oharra: talde bat ezin da inola ere laguntzailez, bolondresez, familia kidez edo hezitzailez soilik osatu.

Aniztasun funtzionala eta/edo kalteberatasun-egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten gizarte-zentro eta -zerbitzuei zuzenduta dago: 

  • Desgaitasun intelektuala duten pertsonak: zentro okupazionalak, terapia okupazionaleko zerbitzuak...
  • Buruko gaixotasunak eragindako arazo sozialak dituzten pertsonak: eguneko zentroak, klub sozialak,
  • errehabilitazio komunitarioko zerbitzuak...
  • Autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonak.
  • Kalteberatasun-egoeran eta desgaitasun fisikoa, entzumen-desgaitasuna edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak.
  • Adineko jendea: egoitzak, eguneko zentroak, isolamenduari aurre egiteko programak...
  • Adikzioak dituzten pertsonak.
  • Askatasunez gabetutako pertsonak.
  • Migratutako pertsonak, errefuxiatuak eta gutxiengo etnikoetako pertsonak.
  • LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak, kalteberatasun-egoeran daudenak.
  • Haurrak eta nerabeak: CRAES eta zentro irekiak...
  • Emakumeak: indarkeria matxistak eta kalteberatasuna.
  • Etxerik gabeko pertsonak.
  • Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonak: harrera-zentroak, gizarte-zerbitzuetako zentroak...
  • Osasunaren arloko erakundeak.
  • Sindrome edo gaixotasunei lotutako senideen elkarteak.