Current Style: Standard


Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika” programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.
Noizbait galdetu diozu zeure buruari bizi zaren lekuaren hirigintza edo arkitekturari buruz? Zure herriko mapan ez dira bakarrik kaleen izenak agertzen baizik eta irudikatu eta eraiki zuten pertsonen ideiak ere.
Gernikaren bonbaketaren ondoren hiri osoa berreraiki behar izan zuten. Ezagutu nolakoa izan zen prozesua eta konturatuko zara gerraostean inposatutako filosofiak gaur egun ikusgai dagoen hirigintzan izan zuen eraginaz.
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta Arte kalea, Adolfo Urioste kalea, Pasilekua, merkatua eta tren geltokia zeharkatzen ditu.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu