Gernikako Bakearen Museoaren eraikina
Gernikako Bakearen Museoaren erakusketa-gela

Deskribapena

Gernikako Bakearen Museoa museo tematikoa da eta bakearen kultura eta giza eskubideak ditu gaiak. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketa du oinarri erakusketa iraunkorrak eta museoaren lan-arlo biak jorratzen ditu, historia eta bakea, zenbait ardatz edo galderen bitartez:

Zer da bakea?, zer gertatu zen Gernikan bakerik ez zegoen une hartan, Espainiako Gerra Zibilean?, bizitako bonbardaketa, zer gertatzen da gaur egun munduan giza eskubideekin?

Gernikako Bakearen Museoaren Fundazioaren helburua bake-kulturaren oinarrizko ideiak eta Gernika-Lumoren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideiotan heztea da, Gernika-Lumo, Bizkaia eta Euskadi erreferentzia izatea (historiaren eta bakearen arloko beste antolakunde batzuen lanarekin batera) lortze aldera. 

Irisgarritasun-informazioa

Informazio orokorra:

  • Sarrerako mostradoreak gune egokitua du. 
  • Solairu bakoitzean, atsedenleku bat dago eta besauldi-makila tolesgarriak daude ibilbidean zehar.

Irisgarritasun fisikoa:

  • Gela guztiak (gela didaktikoa izan ezik) guztiz irisgarriak dira. 
  • Museorako sarbidea eskaileren (laguntzeko barandak daude) edo igogailuaren bidez egin daiteke (Artekale kalean dago, bertan adierazita dago kale horretara ematen duen atea zabaltzeko museoko telefonora deitu behar dela). 
  • Igogailu bat dugu, ikusmen-direktoriarekin eta braillez, baina ez du soinu-adierazpenik. 
  • Komun irisgarriak daude, baita besaulki-makila tolesgarriak eta gurpil-aukien mailegua ere.

Ikusmen-irisgarritasuna:

  • Museoko gela batzuk kontraste gutxi dute. 
  • Erakusketa iraunkorrak kristalezko paneldun hainbat gela ditu eta horietariko batek kristalezko zorua du, beraz kontrastea ez da nahikoa edo erreflexuak sor daitezke (barandak daude areto honen perímetro osoan). 
  • Laguntza-txakurrak ongi etorriak dira.

Entzumenerako irisgarritasuna:

  • Museoko lehen ikus-entzunezkoaren testu osoaren transkripzioa eskaintzen dugu bideo formatuan hainbat hizkuntzatan. 
  • Beste ikus-entzunezkoak hizkuntza ezberdinetan azpititulatuta daude. 

Irisgarritasun intelektuala:

  • Museoko ibilbidea gezi horien bidez adierazita dago eta irteera, berriz, gezi beltzen bidez. 
  • Lehen ikus-entzunezkoa erabat ixten da, eta horrek klaustrofobia sentzazioa eragin dezake.

*Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

Nola Iritsi

Errepidetik zein trenez (Eusko Trenbideak), autobusez (Bizkaibus) nahiz kotxe partikularrean irits zaitezke. Museoak ez dauka berezko aparkalekurik.

Museotik hurbil aparka dezakezu doan hurrengo guneetan: Europako parkearen atzealdean, Ertzaintzaren komisaldegiaren ondoko aparkalekuan edota Gernikako industrialdearen inguruetan.

Bideoa: Nola iritsi Gernikako Bakearen Museora

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Bukle magnetikoa
  • Sarrera irisgarria
  • Itsu-txakur
  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

946270213
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00