Haritik tiraka
Udazken honetan, kultura-ingurune inklusiboagoak sortzeko Gertu Kulturaren lan-ildoaren barruan, gizarte erakunde eta kultur eragile desberdinekin lankidetzan, martxan jarri dugu Haritik tiraka. Kultur esperientzia lagunkoiak programa.
Programa honek lan ildo desberdinak aktibatuko ditu konfiantza eta ongizatea sortuko duten gizarte-harremanetarako espazio egonkorrak sortzen laguntzeko, pertsonen arteko loturak sustatuko dituztenak eta kultura-espazioetan interakzio aktiboak erraztuko dituztenak, artearen eta kultura-ondarearen aukeren bitartez, gizarte-aniztasunak bereganatzetik abiatuta.
Haritik tiraka. Kultur esperientzia lagunkoiak Gautenarekin lankidetzan
2025eko azaroan hasiera eman diogu lan ildo berri bati Gautenarekin lankidetzan eta Gipuzkoako hainbat kultur-ekipamenduetako hezkuntza sailean, bitartekaritzan, arretan eta irisgarritasun alorrean lan egiten duten profesionalekin batera.
Ziklo berri honetan TEA duten pertsonen beharrei buruzko ezagutza eta ulermena sustatzea, harremantzeko eta komunikatzeko modu eraginkorrenak eta inklusiboenak zeintzuk diren ezagutzea eta haien parte-hartze kulturala indartzeko hartu daitezkeen neurriak aztertzea dugu helburu, besteak beste.
Horretarako, 3 formakuntza teoriko-praktiko garatuko dira: lehenengoa 2025eko azaroan eta beste biak 2026ko urtarrila eta otsailean.
*****
Haritik tiraka. Irisgarritasun kognitiboa lantzen Amarako Garaguneakin, Goyeneche Fundazioa
2025eko irailean hasiera eman diogu programari Amarako Garagunearekin lankidetzan eta Donostialdeko hainbat kultur-espazioetako kultur-bitartekariekin batera: San Telmo Museoa, Chillida Leku, D'Museoa, Euskal Itsas Museoa eta Museum Cemento Rezola.
Ziklo berri honek irisgarritasun kognitiboa landuz espazio inklusiboagoak eraikitzea du helburu. Lehen pilotu honek 3 prestakuntza-saio izango ditu: irailak 9, 16 eta 31. Ziklo honen garapenaren inguruko informazio gehiago irakurtzeko sartu hemen.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
