Berriak

Formakuntza-ziklo bat itxi dugu AEN duten pertsonentzako esperientzia lagunkoi berriekin

Gautenarekin lankidetzan sortu dugun “Haritik Tiraka. Kultur-esperientzia Lagunkoiak” programaren bigarren formakuntza-zikloari amaiera eman diogu.

Haritik Tiraka. Kultur-esperientzia Lagunkoiak programak gizarte erakunde eta kultur eragile desberdinekin lankidetzan kultura-ingurune inklusiboagoak sortzea du helburu.

Esparru horretan, 2025eko azaroan, ibilbide berri bati ekin genion Gautena, Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten Pertsonen Senideen Elkartearen eskutik. Helburua: AEN duten pertsonen beharrei buruzko ezagutza eta ulermena sustatzea, harremantzeko eta komunikatzeko modu eraginkorrenak eta inklusiboenak zeintzuk diren ezagutzea eta haien parte-hartze kulturala indartzeko hartu daitezkeen neurriak aztertzea. 

Horretarako, hilabete hauetan zehar formakuntza teoriko-praktikoko hainbat saio egin dira. Lehen saioa Cristóbal Balenciaga Museoan, 2025eko azaroan, bigarren saioa Euskadiko Orkestrarekin eta Musikenerekin lankidetzan garatu genuen 2026ko otsailean, eta, hirugarren saioa, pasaden martxoaren 23an Chillida Lekun. Formakuntza-ziklo honi amaiera emateko Gautenako bi talderekin Chillida Lekuren lantaldeak sortutako AEN duten pertsonentzako bisita pilotua baliozkotu genuen. 

Ziklo honetan parte hartu duzuen sareko programatzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu: Euskal Itsas Museoa, Igartubeiti Baserri Museoa, Zumalakarregi Museoa, Cristóbal Balenciaga Museoa, Chillida Leku, San Telmo Museoa, Arma Plaza Fundazioa, Laboratorium Museoa, D’Museoa eta Gipuzkoako Dantzagunea.

Programa hau "Kultura zurea da, zure eskubidea da" urteko sentsibilizazio-kanpainaren esparruan kokatzen da. Gertu Kulturan pertsona guztien eskubide kulturalak bermatzeko lanean jarraitzen dugu, testuinguru irisgarriagoak konektatuz eta sortuz.

Eskerrik asko Gautena ibilbide hau gurekin egiteagatik!