2025/11/06 | Entsegu orokorra
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Bilbao
Current Style: White/Black

Data: 2025/11/06
Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Musikahazi programaren bitartez, entsegu orokorrak irekitzen ditu orkestra sinfonikoak nola lan egiten duen ikusteko. Gogorarazten dizuegu entsegu bat denez, maisuaren azalpenetarako geldialdiak egon daitezkeela.
Bisita artisten sarreran hasten da, han eraikinaren eta orkestraren historiari buruzko azalpen batzuk emango dira, baita entzungo dugun musikaren (eta musika interpretatuko duten pertsonen) inguruko azalpenak ere. Entsegu orokorra Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu