Euskalduna Jauregia barrualdea
Euskalduna Jauregia kanpoaldea
5

Deskribapena

Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregia 1999ko otsailaren 19an inauguratu zuten, eta eraikin ikusgarria da; jauregia da, hain zuzen ere, XXI. mendeko Bilbo berriaren ikurretako bat. 

Euskalduna Jauregia – Palacio Euskalduna S.A. Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunpeko foru sozietatea da. Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek sortu zuten eraikina. Etengabe eraikitze lanetan den itsasontzi baten antza eman zioten, eta bere garaian Euskalduna ontziola egondako dike batetik azaleratzen ariko balitz bezala ageri da. Funtzio anitzeko multzo handia da, 58.200 m²-ko azalerakoa, Bilboren erdi-erdian kokatuta. 

Askotariko jarduerak egiten dira bertan, ekonomia eta enpresa arloetakoak, akademikoak, politikoak, instituzionalak, sozialak nahiz kulturalak. Bertan egiten da, adibidez, OLBEren Opera Denboraldia, Estatuko eta Europako ospetsuenetakoa eta garrantzizkoenetakoa; eta, era berean, bertan du egoitza Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) goren mailako musika erakundeak, zeina 1920an sortu eta 1922an hasi baitzen kontzertuak ematen.

Musika motari dagokionez, batik bat opera, musika klasikoa, zartzuela eta musika modernoa eta etnikoa eskaintzen dute bertan. Horretaz gain, antzerkia eta dantza emanaldiak ere ikusgai daude urte osoan zehar. Guztira bost areto ditu biltzar jauregiak, handienak 2.200 pertsona har ditzake gehienez eta txikienak 200 pertsona.

Irisgarritasun-informazioa

Aparkaleku propioa. Egokitutako 16 plaza, SIA sinboloarekin eta argi-seinale urdinarekin seinaleztatuta. Aparkalekuko solairu guztiak kanpoaldearekin komunikatuta daude.

Euskaldunarako sarbideak. Eraikinerako sarrera guztiak egokituta daude. Kanpoko edozein atetatik sartuta, eraikineko solairu eta areto guztietara iristeko moduko ibilbideak daude. Eraikinaren kanpoaldean, bi igogailu panoramiko daude, eta jatetxeetara sartzeko egokitutako kabinak dituzte.

Mugikortasun bertikala. Igogailu guztiak egokituta daude gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzat. Igogailu guztiek dituzte erliebezko eta braille botoiak, ahots-abisagailua eta solairua adierazten duen display optikoa.

Komunak. Larrialdietarako sakagailuarekin egokitutako 19 kabina eta estaldura instalazio guztietan; haurtxoentzako aldagailuak daude.

Aretoak. Gela guztiek dituzte gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako guneak. “XL” neurri bereziko besaulkiaren beharra. Areto guztietako agertokietarako sarbideek ibilbide irisgarria dute, arrapala edo plataforma jasotzaile baten bitartez. Arrapala desmuntagarria eta jasogailua instalatuta egon daitezke, bezeroak hala eskatzen badu.

Begizta magnetikoa. Areto desberdinetan, ekitaldi eta ikuskizun guztiek begizta magnetikoaren bidezko soinu anplifikatua dute. Begizta magnetikoa mailegagarri dagoen elementu bat da, eta bezeroak eskatuta erabil daiteke.

Akreditazio-mahai eta arropazaindegi guztiak egokituta daude. Entzunezko begizta magnetikoa duten gurpil-aulkien erabiltzaileentzat egokitutako erakusmahaia. Emanaldi guztiek gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzako eta haien laguntzaileentzako eserlekuak dituzte.

Gurpil-aulkiak. Gurpil-aulkia mailegatzeko zerbitzua eskuragarri dago.

Premia edo laguntza bereziren bat behar izanez gero, mesedez, kontsultatu edozein ekitaldi egin edo bertara joan baino gutxienez 5 egun lehenago.

Kontsultatu hemen Euskalduna Bilbaoko Irisgarritasun gida.

Nola Iritsi

Tranbia: Geltokia Euskalduna Jauregiko sarrera nagusian dago.

Metroa: Euskalduna Jauregitik hurbilen dagoen geltokia San Mames da (irteera Sabino Arana etorbidea).

Autobusa: Bilbobus (56, 62, 28 lineak, eta A3 linea Olabeagarako noranzkoan), geralekua Jesusen Bihotza plazan. Bizkaibus: Aireportuko linea (3247), geralekua Kale Nagusia 79 / Bilbo-Muskiz linea (3340), geralekua Kale Nagusia 74 / Bilbo-Santurtzi linea (3151), geralekua Kale Nagusia 74.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Bukle magnetikoa
  • Sarrera irisgarria
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

601927074

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Osteguna, 2026, Maiatz 7
    Euskalduna Jauregia

    Haydn, sinfonista aparta

    Preciosa experiencia
    Ha sido una experiencia maravillosa para nuestras/os txikis el poder acudir a este concierto, tanto el jueves como el viernes. La BOS no decepciona nunca, pero el que pueda ser una actividad en familia es fantástico,
    MARIA
    MOLINUEVO ZABALLA
    ETORKIZUNA MUSIKATAN
    Haurtzaroa eta gaztaroa
  • 5
    Your rating: 5
    Osteguna, 2026, Martxo 26
    Euskalduna Jauregia

    Pasioa San Joanen arabera

    "De 10"
    "¡Hola! Sólo darte las gracias por tu interés por nuestro proyecto. La Pasión de Jesús según San Juan de Bach ha sido 'de 10'. Estuvimos en butaca de patio; los 7 'chicos' disfrutaron un montón así como nosotras las 3 voluntarias que fuimos acompañando. ESKERRIK ASKO!"
    Carmelo
    Corada García
    Empresas Con Corazón - Diapasón
    Adineko pertsonak
  • 5
    Your rating: 5
    Osteguna, 2026, Otsail 26
    Euskalduna Jauregia

    2026/02/26 | Entsegu orokorra

    Esperientzia berri eta aberasgarria
    Esperientzia berri eta aberasgarria. Jasotako tratua oso ona, errepikatuko dugu
    Durango
    BHI
    Durango BHI
    Adimen desgaitasuna
  • 5
    Your rating: 5
    Osteguna, 2026, Otsail 26
    Euskalduna Jauregia

    2026/02/26 | Entsegu orokorra

    El ensayo estuvo genial, disfrutamos mucho la experiencia.
    Es una experiencia fantástica, merece la pena vivirla. Mikel es encantador con los grupos que asistimos al ensayo.
    JOANA
    LOSADA OTERO
    Hospital de día Ermua
    Adimen osasuna
  • 5
    Your rating: 5
    Osteguna, 2026, Otsail 12
    Euskalduna Jauregia

    2026/02/12 | Entsegu orokorra

    Enriquecedora
    Resulta enriquecedor poder disfrutar en primera línea de un ensayo general de profesionales de la música. El palacio Euskalduna es espectacular y el hecho de estar dentro experimentando su acústica y el ambiente que se genera es espectacular.
    Raquel
    Lozano García
    Asociación Zubiko
    Askatasunaz gabetutako pertsonak