Current Style: Standard

D´Museoa Donostiako Elizbarrutiaren museo berria da. Bertan, hamar mendeko arte erlijiosoa dago ikusgai, eta egungo gure gizartea ulertzeko gakoak eskaintzen dizkigu. Bide luzea da hori, eta erlijio katolikoak funtzio garrantzitsua izan du, mezenas gisa, nortasun artistiko eta soziala eraikitzeko orduan.
Gipuzkoako barrokoaren enblemetako bat den Santa Mariako elizaren hormen artean, Museoko bilduma ikusi ahalko duzu. Rodrigo de Zuazolak, Ambrosio de Bengoetxeak, El Grecok, Riberak, Beobidek, Chillidak eta Oteizak, besteak beste, Erdi Arotik gaur egun arte zer-nolako bilakaera izan dugun erakusten digute.
Autobusa: museoa Boulevard Pasealekuko autobus geltokietatik minutu gutxira dago oinez. Geltokiak: 9, 13, 15, 17 eta 19.
Taxia: Boulevard Pasealekuko taxi geltokitik minutu gutxira dago museoa. Geldialdiaren kokapena: https://maps.app.goo.gl/DcJM6kDETi5wSzL36.
D´Museoa Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dago, oinezkoentzako gunean, eta, beraz, ezin da ibilgailu partikularrekin gerturatu.
Inguruan Boulevard eta Okendoko aparkalekuak daude, baita Pasealeku Berriko TAO aparkaleku guneak ere
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones
D´Museoa Zubiak
D´Museoa Zubiak
D´Museoa Zubiak
D´Museoa Zubiak
Emozioak azalean