2025/03/11 - 2026/03/31
Astelehen, Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Ordutegia
Goiza, Arratsaldea
Iraupena: 
45 min
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Euskara
Taldeentzako plazak
Ukimen-elementuak
Gurpil-aulkietarako lekuak

Bisita dinamizatua
Museoak eta erakusketak
Arte plastiko eta ikusizkoak

Museoa eta bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko bisita egokitua, Alzheimerra eta bestelako dementziak hasierako etapan edo moderatuak dituzten pertsonei zuzenduta, parte-hartzaileen, hezitzaileen, zaintzaileen, senideen eta erakundearen beraren ongizate kognitiboan eta emozionalean oinarritutako esperientziaren bidez.

Bisitaren helburua kultur ingurune malguaz gozatzea da, baita taldearen beharrei erantzuna ematen dien harreraz eta tratuaz ere. 

Museoko Jaiotza Napolitarraren ezaugarri eta eszena ezberdinak ezagutuko ditugu. Eszenak eta horiek irudikatzen dutena estimulu sentsorialetara, oroitzapen pertsonaletara eta sentimenduetara iristeko bidea izango da, Alzheimerra duten pertsonei emozio positiboak gogorarazteko aukera emango dien lotura emozionala sortuz. Horretarako, zentzumen asko erabiliko ditugu.

Jarduera astelehenetik ostiralera izaten da, eta gehienez 8 pertsonako taldeentzat eta zaintzaileentzat antolatzen da, behar diren denborekin, elkarrizketekin eta etenaldiekin kalitatezko kultura-esperientzia abegikorra eskaini ahal izateko.

Alzheimerra duten pertsonak
Sentsoriala
Helduak
Taldearen gutxieneko lekuak: 
6
Taldearen gehieneko lekuak: 
8

Non egiten den

31 de agosto Kalea, 46
20003
Donostia-San Sebastián
617256284

Antolatzailearen kontaktua

Mauro Peñalba Otaduy info@dmuseoa.com
617256284
Aholkularitza orduak: 
9:00 - 16:00