Berriak

Museoak eta Alzheimerra programa 2025-2026

Museoak eta Alzheimerra programaren 2. edizioa hasi da
Gertu Kultura

Museoak eta Alzheimerra programa Alzheimerren edo beste dementzia batzuen fase arinean edo moderatuan dauden pertsonei zuzenduta dago. Programa hau Gertu Kulturak EHUrekin lankidetzan sortu du, eta parte hartzen duten Bizkaiko eta Gipuzkoako museoekin elkarlanean.

Dementzia duten pertsonek sormen-gaitasuna eta irudimen-gaitasuna beste gaitasun batzuk baino denbora gehiagoz mantentzen dituzte. Jarduera artistiko eta kulturalek dementziaren bat duten pertsonen bizi-kalitatean eragin positiboa dutela frogatua eta onartua dago. Eta, beraz, museoetara bisitak egitea oinarri duten programan kaltetuak zentroan jartzen dituzte (Constant et al., 2022). 

Parte hartzen duten Museoetako hezitzaileek eta bitartekariek, Alzheimerra edo beste dementzia batzuk dituzten pertsonen tratuan eta arretan formakuntza jasoko dute. Saio teoriko-praktiko ezberdinen bidez (rol-playing-a adibidez), museo bakoitzak bere espazioa eta esperientzia Alzheimerraren fase arinean edo moderatuan dauden pertsonei egokitzeko lan egingo du. Era berean, museoen bildumen eta eraikin-tipologiaren bidez, bisita-esperientziak egokituko dira, museo bakoitzaren bisita-gidoia, ibilbidea eta bisita-sekuentzia, edukiak eta elkarrizketarako detonatzaileak, irisgarritasuna zeharkako tresna gisa eta jarduera-jarraibide zehatzak kontuan hartuta. 

  • 2025-2026 edizioko museo parte-hartzaileak: Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa, D'elikatuz Interpretazio Zentroa, Lenbur Fundazioa, Soinuenea Fundazioa, Makina Erreminta Museoa, Cristobal Balenciaga Museoa, Txakolin Museoa - Txakolingunea, Bilboko Arte Ederren Museoa, Orduña Hiria Museoa, Euskararen Etxea, Gernikako Bakearen Museoa, Arrantzaleen Museoa.

Esparru horretan, 2024an Museoak eta Alzheimerra pilotua sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Museoen Zentroaren, Gertu Kulturaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza izan zen, EFA130/01 ARTIS+ Europako proiektuaren esparruan.

  • 2024-2025 edizioko museo parte-hartzaileak: San Telmo Museoa, Diocesano Museoa, Museum Cemento Rezola, Chillida Leku, Cristóbal Balenciaga Museoa, Museo de Arte e Historia de Durango, Rialia - Museo de la Industria de Portugalete, Itsasmuseum - Museo Marítimo de Bilbao, Igartubeiti Baserri Museoa, Zumalakarregi Museoa, Euskal Itsas Museoa, Laboratorium Bergara Zientzia Museoa, Topic Tolosa, Museo de Arte Sacro de Vitoria-Gasteiz.