Berriak

Museoak eta Alzheimerra 2025-2026 programari amaiera eman diogu

Gaixotasun neurodegeneratiboaren edo beste dementzia batzuen lehen faseetan, arin edo moderatuetan, dauden pertsonei zuzendutako ekimena

Joan den martxoaren 24an Museoak eta Alzheimerra 2025-2026 programaren azken saioa egin genuen Chillida Lantokin, 2024an hasitako ekimenaren jarraipena. 

Urte horretan, nahi gabeko bakardadearen aurkako lan ildoaren esparruan Museoak eta Alzheimerra programaren lehen edizioa garatu zen. Gertu Kulturak eta EHUk elkarlakean sortutako proiektua eta ikerketa da, Alzheimer gaixotasunaren lehen mailetan dauden pertsonei, haien zaintzaileei eta haien senideei, artea eta kultura-ondarea hurbiltzea helburu duena.

Lehenengo edizioa Euskadiko museo desberdinen parte-hartzeari esker garatu zen: San Telmo Museoa, D’ Museoa, Museum Cemento Rezola, Chillida Leku, Cristóbal Balenciaga Museoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Rialia Industria Museoa, Itsasmuseum, Igartubeiti Baserri Museoa, Zumalakarregi Museoa, Euskal Itsas Museoa, Laboratorium Museoa, Topic Museoa, Gasteizko Arte Sakratuaren Museoa.

Gaur egun, lehenengo edizioan sortutako bisita guztiak erabilgarri daude Gertu Kultura plataforman. Programak izandako arrakasta eta harrera onaren ondorioz, 2025ean bigarren edizioa hasi genuen. 

Bigarren edizioan ondorengo museoak batu ziren: Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa, D'elikatuz Interpretazio Zentroa, Lenbur Fundazioa, Soinuenea Fundazioa, Makina Erreminta Museoa, Cristóbal Balenciaga Museoa, Txakolin Museoa - Txakolingunea, Bilboko Arte Ederren Museoa, Orduña Hiria Museoa, Euskararen Etxea, Gernikako Bakearen Museoa eta Arrantzaleen Museoa.

2025etik 4 lan saio teoriko-praktiko egin dira: 

  1. Saioa: Sesión: Zikloaren aurkezpena, testuingurua, erreferentziak eta aurretiko esperientzia. Cristóbal Balenciaha Museoa, Getaria. 
  2. Saioa: Baliabideen analisia, beharrak eta bisitaren prestakuntza. Arrantzaleen Museoa, Bermeo. 
  3. Saioa: Zer da dementzia, Alzheimer motako dementziak nola eragiten du eta komunikazioa hobetzeko kontuan hartu beharreko alderdiak. Online.
  4. Saioa: Praktika: bisita pilotuaren balorazioa. Chillida Lantoki, Legazpi. 

Azken saioan role playing bat egin genuen Chillida Lantokin, narriadura kognitiboa duten adinekoentzako Lenbur Fundazioak prestatutako bisita pilotua praktikan jartzeko. Formakuntza-zikloa amaitzeko parte-hartu duten museoek bere inguruko egoitza edo eguneko zentro batekin sortu duten bisita egingo dute. Eta, bisita pilotua frogatu eta egin beharreko aldaketak ezarri ondoren, bigarren edizio honetatik ateratzen diren bisitak Gertu Kulturaren ohiko programazioari gehituko zaizkio. 

¡Mila esker bigarren edizio honetan parte-hartu duzuen guztioi!