Current Style: White/Black



Golem Alhóndiga Zinemak Azkuna Zentroa ikus-entzunezkoen eta kultura zinematografikoaren erreferentzia-gunea da Bilbon. GOLEM filmak erakusten, banatzen eta ekoizten espezializatuta dago, eta, estreinaldi komertzialez gain, munduko hainbat zinematografiaren produkzioak hurbiltzen dizkie ikusleei.
Zinegoak - LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia
Zinegoak jaialdiak 23. edizioa egingo du, filmak, performanceak, aurkezpenak, musika eta sortzaileekiko topaketak izango dituen programazioarekin.
AZKUNA ZENTROA - IRISGARRITASUNA
Zentroak baditu dibertsitate funtzionala edo mugikortasun murriztua dutenentzako elementu mekanikoak, lehentasun-sarbideak eta bainugela egokituak, bai eta itsuentzako edo ikusteko zailtasunak dituztenentzako braillean, erliebean eta piktogramekin osatutako seinaleak ere. Gainera, badaude familientzako zerbitzu bereziak, hala nola igerilekuko aldagelak, edoskitze gela edo Mediateka BBKn paseatzeko aulkiak uzteko lekua.
Sarbideak eta joan-etorriak
Zentrorako lau sarrera nagusietatik hiru irisgarriak dira. Bata kalearen arrasean, bestea arrapalatik igota eta azkena igogailuz eskaileren malda gainditzeko.
Igogailu guztiek erliebea duten braillezko botoiak dituzte, altuera egokian jarrita eta euskarazko eta gaztelaniazko ahotsaz, solairuei, ateak ireki eta ixteari eta martxaren noranzkoari buruzko informazioarekin.
Zentro osoan, informazioa hizkuntza desberdinetan aurkitu daiteke, eta igogailuetara eta sarreretara eramaten duten ibilbideak baldosa podotaktilekin nabarmenduta daude.
Komun irisgarriak daude zentroko gune guztietan.
Atarian edoskitze-gela bat dago, konketarekin eta beso-euskarriak dituzten atseden-aulkiekin.
Gurpildun aulkiak daude maileguan adineko pertsonentzat edo mugikortasun murriztua dutenentzat.
Zinema, kafetegia eta jatetxea irisgarriak dira. Badira begizta magnetikoa duten zinema-aretoak, gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat erreserbatutako espazioekin.
Autobusa: 18,76 lineak.
Metroa: Indautxu (Urquijo irteera) eta Moyua (Elcano irteera)
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu