2026/06/23
Asteartea
Ordutegia
ArratsaldeaSaioak
Iraupena: 
75 minutu
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Gurpil-aulkietarako lekuak
Doan

Ikuskizuna
Zinema
Dokumentala

Laura hirurogeita bost urteko emakume trans bat da. Kabareta eta gaugiroa utzi zituen bere ospearen momenturik onenean, ama zaintzeko. Orain, hogei urte geroago, lanera itzuli nahi du. Zahartua sentitzen da, nostalgiaz gogoratzen du iragana eta segurtasun falta handia du, baina bere lagunak lanean ikusten ditu hainbeste urteren ondoren, eta zerbaitek esaten dio inoiz ez dela berandu. Marga, Vicenta, Flor, Ana eta Zully izango ditu bidelagun, Bartzelonako Ravaleko kaleetan eta umorez eta harrotasunez eusten dion komunitate baten memorian barrena egingo duten bidaian.

Zer da Zinegoak?

Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte eszenikoen jaialdia da, ekainean Bilban egiten dena. LGTBIQ+ errealitate desberdinen sexu-, genero-identitate- eta familia-aniztasuna erakusten duten filmak proiektatzen dira.

Oso bisuala
Sentsoriala
Apustu ziurra
Helduak
Gazteak

Giro iluna
Isiltasuna eskatzen da