
Bouchra, New Yorken bizi den zinegile marokoar bat, paralizatuta dago, orri zuriaren beldur. Amak Casablancatik egindako telefono-dei bati esker, oroitzapenak azaleratuko zaizkio. Truke samur baina konplexu horrek sormenean aurrera egitea ekarriko dio, eta hala hasiko du bidaia bat familia-loturetan, alaba-izaeran eta maitasunaren emozioan barrena.
Zer da Zinegoak?
Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte eszenikoen jaialdia da, ekainean Bilban egiten dena. LGTBIQ+ errealitate desberdinen sexu-, genero-identitate- eta familia-aniztasuna erakusten duten filmak proiektatzen dira.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu