Current Style: Standard

Erakusketa iraunkorra 4 galderetan oinarritzen da:
1. Zer da bakea?
Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia.
2. Zer gertatu zen Gernikan 1937ko apirilaren 26an?
Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake-irakaspen eredugarria, baita munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk ere.
3. Zer bizi izan zuten bertan zeudenak bonbardaketa egunean?
Gernikako bonbaketaren lekukoek, bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez. Testigantzok garai desberdinetan jasotakoak dira: William Smallwood, Egurtxiki-k, 70. hamarkadan jasotakoak eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 2018an jasotakoak batzen dira erakusketa honetan.
4. Zer gertatzen da gaur egun giza eskubideekin?
Giza eskubideei buruzko hausnarketa eginez, Picassoren Guernica koadroaren bidez munduari begiratzea, giza eskubideak munduan gaur egun zertan diren ikusteko.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu