×

Status message

The page style have been saved as Standard.
Laboratorum eraikuntzaren argazkia
4.9230780769231

Deskribapena

LABORATORIUM Museoa: Bergaran dagoen “Gizarte Museo” bat da. Garapen eragile izatea du helburu, berrikuntza, zientzia, ondarea eta hezkuntza oinarrizko eta ezinbesteko lanabesak izanik.

BERGARA: Zientziaren sorlekua Euskal Herrian bere Errege Seminarioari esker. Bertan, duela 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu berri bat sortu zuen, Wolfram elementu kimikoa aurkitzeko aukera emango zuena 1783. urtean. Elhuyar anaien aurkikuntza hau Gure Lurraldeak inoiz zientzia arloan egun duen ekarpen handiena eta unibertsalena da. Ekarpen garrantzitsu honegatik, European Physical Society-k (EPS, www.eps.org), EPS Historic Site izendatu zuen Laboratorium Museoa 2018an.

LABORATORIUM Museoak: Bergarako historia zientifikoak utzitako Zientzia Bilduma ikusgarriak dauzka, benetako altxorrak!

Irisgarritasun-informazioa

IRISGARRITASUN FISIKOA

  • Ateak: Bi sarrera ditu museoak, eta horietako bat irisgarria da; bietan txirrinak daude altuera egokian.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako eraikina
  • Informazio-mostradore irisgarri bat dugu
  • Laguntza teknikoak: aulkiak zein ikusmen zailtasunak dituzten pertsonentzat laguntza teknikoak dauzkagu

ENTZUMEN IRISGARRITASUNA

  • Erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezkoak entzumen urriko bisitarientzat egokitu dira eta baita webguneko Laboratoriumaren aurkezpena ere. Esteka honetan ikus dezakezute.

  • Bukle magnetikoa

  • Zeinu hizkuntzako interpretea

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Autobusa: Pesa

  • Garraio pribatua:

Bergarara iristeko  AP1 autopista eta GI-627 errepideak dira lotura nagusiak. N-1 errepidetik abiatuz gero, GI-632 errepidetik iritsi behar da.

Autobus pribatua: Autobusaren tamaina handiegia bada, ezin da sartu. Neurri hauetatik gora: Luzeera: 8,80m. Zabalera: 2,60m. Altuera: 4m.

Aparkalekua: museoraino kotxez iritsi daiteke, baina bakarrik baimendutakoek bertan aparkatu dezakete. Autoa alde zaharraren inguruan utz daiteke, barruan zirkulazioa eta aparkalekuak mugatuak baitira.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Bukle magnetikoa
  • Komun irisgarriak

Antolatzailearen kontaktua

Sonia Rodriguez laboratorium@bergara.eus
943769003
Aholkularitza orduak: 
Astelehena - Ostirala: 9:00 - 14:00

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Asteartea, 2025, Azaroak 25
    Laboratorium Museoa

    Lorategi sensoriala

    oso gomendagarria
    Asko gustatu zitzaigun danoi, oso kuriosoa, gure beharretara egokitua eta arina. Gomendagarria 100%
    AMAIA
    GARMENDIA
    Garagune Ibarra
    Adimen desgaitasuna
  • 4
    Your rating: 4
    Asteartea, 2025, Azaroak 25
    Laboratorium Museoa

    Zientzia sukaldean

    Muy interesante.
    La atención estupenda y la propuesta muy adecuada para nuestr@s alumn@s. El personal estuvo muy pendiente de que todo saliera bien y la persona que realizó la experiencia en el Laboratorio de lo más agradable y profesional. Por poner un pero, la rampa de acceso para personas con diversidad funcional no es adecuada,demasiado vertical. Se precisa ayuda extra para alcanzar la cima.
    Ane
    Unanua Garmendia
    Aspace Beasain
    Desgaitasun fisikoa edo organikoa
  • 5
    Your rating: 5
    Larunbata, 2025, Urri 11
    Laboratorium Museoa

    Zientzia sukaldean

    experimental
    Hemos realizado el taller de ciencia en la cocina y el grupo se mantuvo muy motivado e interesado en la actividad.. se pudo adaptar a las necesidades del grupo. Lo recomiendo mucho para grupos jóvenes y curiosos!
    Esther
    Fernández Valtierra
    Apnabi Autismo Bizkaia
    Autismoaren espektroko nahasmendua
  • 5
    Your rating: 5
    Asteazkena, 2025, Uztail 16
    Laboratorium Museoa

    Museoaren bisita gidatua

    Zoragarria
    Oso gustora egon ginen bisitan. Oso interesgarria izan zen.
    Leire
    Zelaia Bolinaga
    Centro de día de Daño Cerebral
    Desgaitasun fisikoa edo organikoa
  • 5
    Your rating: 5
    Asteartea, 2025, Maiatz 20
    Laboratorium Museoa

    Zientzia sukaldean

    Ekintza paregabea gazteak zientziara hurbildu eta ikasteko.
    Ekintza sinple eta manipulatiboen bitartez, disfrutatu eta ikasteko aukera izan dugu. Ikasleak oso gustora aritu dira!
    Nagore
    Moiua Murguzur
    Oñati institutua (ZIG)
    Adimen desgaitasuna