2025/03/17 - 2025/11/28
Astelehen, Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Ordutegia
Goiza
Iraupena: 
60 minutu
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Euskara
Taldeentzako plazak
Materialak/ Ukipen-bisita
Gurpil-aulkietarako lekuak

Bisita komentatua
Museoak eta erakusketak
Zientzia

Alzheimerra eta bestelako dementziak hasierako edo fase moderatuan dituzten pertsonei zuzendutako bisita egokitua. Parte-hartzaileen ongizate kognitibo eta emozionalean eragiteko diseinatutako esperientzia da, sentsazioen eta oroitzapenen bidez lotura berriak sustatzeko.

Jardueran zehar, gure Lorategi Sentsorialean murgilduko gara, ikusmena, entzumena, usaimena eta ukimena erdigunean jarrita. Ingurune natural honetan zuhaitzak, landareak eta natura-elementuak behatu, ukitu eta usaintzeko aukera izango dugu, oroitzapenak piztuz eta momentu atsegin bat partekatuz.

Bisita, museoan bukatuko dugu, parte-hartzaileen interes eta esperientzietan oinarrituta hautatutako objektuak ezagutuz eta haiekin elkarreraginean arituz.

Bisita honek espazio seguru eta abegikor bat eskaintzen du, non parte-hartzaileek lasaitasuna, gozamena eta estimulazio kognitibo aberasgarria izango duten.

Jarduera gehienez 8 pertsonako taldeentzat eta zaintzaileentzat antolatuta dago, behar diren denborak, elkarrizketak eta etenaldiak errespetatuz, esperientzia aberasgarri eta inklusiboa bermatzeko.

Aire zabalean
Ezin hobea adinekoentzat
Autism friendly
Oso bisuala
Alzheimerra duten pertsonak
Apustu ziurra
Helduak

Oso eskatua
Aire zabalean
Atsedenaldirik gabe
Taldearen gutxieneko lekuak: 
5
Taldearen gehieneko lekuak: 
8

Non egiten den

Juan Irazabal pasealekua, 1
20570
Bergara
943769003

Antolatzailearen kontaktua

Sonia Rodriguez laboratorium@bergara.eus
943769003
Aholkularitza orduak: 
Astelehena - Ostirala: 9:00 - 14:00