Lesbians Free Everyone - The Beijing Retrospective
Zinegoak
Bilbao

Duela 25 urte, NBEren Emakumeen IV. Mundu Konferentzian bildu ziren mundu guztiko lesbianak, Pekinen (Txina), eta ikusgaitasun lesbikoaren inoizko kanpainarik handiena abiarazi zuten. 2020an, mundu mailako konfinamendu bete-betean, Bev Ditsie zinegile eta aktibistak online ospatu zuen ekitaldi hura, kanpaina hartan parte hartu zuten mundu osoko aktibistetako batzuekin batera.
Zer da Zinegoak?
Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte eszenikoen jaialdia da, ekainean Bilban egiten dena. LGTBIQ+ errealitate desberdinen sexu-, genero-identitate- eta familia-aniztasuna erakusten duten filmak proiektatzen dira.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu