Mesedeetako Kaia, 1
48003

Deskribapena

Bilborock pertsona zein kolektibo gazteentzat eta kultura sustatzaileentzat erreferentzia eremu bat da, bertan pertsona gazteentzat eta hiriarentzat interesgarriak izan daitezkeen ideiak bultzatu, sortu, erakutsi, bizi, egin eta partekatu daitezke.

Bizitzaz beteriko tokia, etengabeko sinergien zentroa, interesatzen zaizkizun diziplinak burutzeko prestatuta: kontzertuak, zinema, perfomance-ak, antzerkia, dantza, poesia errezitalak, wokshops-ak, moda…

Zazpikaleen ondoan eta Bilboko barruti aktiboenetakoan. Antzina eliza izandako eraikin enblematiko batean dago. Erakusketa, entsegu eta sorkuntza eremuak ditu, gazteen ekintzen promoziorako eta jarraipenerako programa batekin.

Irisgarritasun-informazioa

Bilborockek mugikortasun urriko pertsonentzako (PMR) egokitutako instalazioak eta sarbideak ditu. Zentroak sarbide-arrapalak, solairuen artean mugitzeko barneko igogailua eta egokitutako komunak ditu.

Nola Iritsi

Garraio publikoa: Igogailua duten geltokirik hurbilenak Bilbao Metroko Casco Viejo-Zazpi kaleak geltokia (San Nikolas irteera) eta tranbiako Arriaga edo Erribera geltokiak.

Irisgarritasuna

  • Gurpil-aulkietarako lekuak