Current Style: Standard

Euskadiko Orkestrak 24/25 Denboraldia inauguratu bezala itxiko du: Mahlerren sinfonia handi batekin. Mahlerrek 1905ean bukatu zuen 7. Sinfonia, beste sinfonia batzuen narratiba pertsonaletik urruntzen den garaipenezko lan bat: gauetik egunera bitarteko bidaia metafisiko bat proposatzen du, eta handik datorkio ezizena, gauaren abestia. Naturari buruzko sinfonia bat ere bada, Mahlerrek bi uda eman zituen-eta konposatzen Karintian, Worthersee aintziran, eta paisaia hori islatzen da. Hainbat urte geroago, konpositore bohemioak hau gogoratu zuen: «Arraunak uretan murgildu orduko, sarrerako gaia (edo, hobeto esanda, erritmoa, atmosfera) etorri zitzaidan». Zuzendaria: Alexandre Bloch
* Mahlerren musika berezia da, oso sakona, batzuetan iluna, eta entzuteko agian gogorra.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones