2025/07/14
Astelehen
Ordutegia
ArratsaldeaSaioak
Iraupena: 
ordu 1
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Euskara
Doan

Ikuskizuna
Musika
Klasikoa
  • Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
  • Diego Martin-Etxebarria, zuzendaria 

Gerrak eta gatazkak ezaugarri diren egungo testuinguru honetan, programa hau bakearen aldeko keinu indartsu gisa altxatzen da, eta mezu humanista eta itxaropentsua bidaltzen du Copland eta Shostakovichek obren eskutik.

Copland-en obra esanguratsuenetakoa den Gizon arrunt batentzako fantarria obrarekin abiatuko da kontzertua. 1942. urtean sortua, obra hau herriaren nazio-izpiritua piztea helburu zuen fanfarrea batzuetako parte izan zen. Copland-ek “gizon arruntari” eskaini zizkion, herritarrak egiten ari ziren borroka eta sakrifizioa omentzeko asmoz.

Ondoren, Jon Esnaola konpositore gazteak, Nestor Basterretxearen omenez idatzitako LUUR obraren erabateko estreinaldia interpretatuko du EGOk. Hitz hauekin deskribatzen du Esnaolak bere obra: “Obra hau lurraren inguruko erritual bat dela esan genezake. Hala ere, ez da planetari buruz ari, baizik eta zapaltzen, dantzatzen, lantzen eta deuseztatzen dugun lurrari buruz baizik. Hau dela eta, sonoritatea iluna, goibela eta ezkorra da”.

Amaitzeko, Dmitri Shostakovichen 5. Sinfoniaz gozatuko dugu, bere obra esanguratsuenetako den hau, mugarri bat da XX mendeko musikan. Sinfonia honetako gai bakoitzak istorio txiki bat du baitan; Beethovenen bederatzigarren sinfoniatik hasiz eta tentsioz beteriko itxaropena azaltzen duen amaiera loriatsuarekin amaitzeko.

Helduak

Giro iluna
Isiltasuna eskatzen da

Antolatzailearen kontaktua

601927074
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00

Aurreko saioak

Astelehen
14
Uztail
Ordua
19:30