Escaparate de Balenciaga con un vestido blanco y el logo de zubiak encima
2025/11/06 - 2026/03/26
Osteguna
Ordutegia
Goiza
Iraupena: 
1h 30' gehienez
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Euskara
Taldeentzako plazak
Ukimen-elementuak
Materialak/ Ukipen-bisita
Gurpil-aulkietarako lekuak

Tailerra
Museoak eta erakusketak
Kultura

Zer egingo dugu?

Cristóbal Balenciaga Museoko langileek parte hartzen duen egoitza edota eguneko zentroa bisitatuko dute. Bertan, esperientzia bat garatzea proposatzen da, egoiliarren gaitasun kognitiboa suspertuko duena, pertsonen arteko harremanak sustatuko dituena –bestea hobeto ezagutzea eta haren bizipenei balioa ematea–, eta haien aldartea hobetzen lagunduko duena, egunerokotasunetik kanpoko dinamika ilusionagarri baten bidez, errutinarekin hautsita.

Horretarako, 360º bisita birtuala baliatuko dugu, museoko erakusketa-aretoetan barna sartzeko, Cristobal Balenciagaren irudia eta obra ezagutzeko eta, azken finean, esperientzia estetikoa bizitzeko. Elkarrizketa sustatuko da memoria autobiografikoa pizteko –norberaren bizipenak gogoratu eta oroitzeko– eta autoestimua eta identitatea bultzatzeko: parte-hartzaileen artean ziur modista eta sastra trebeak aurkituko ditugula!

Bisita birtuala aukeran jarduera praktiko batekin osatuko da. Jarduera horren helburu nagusia erabakiak hartzea eta gaitasuna motriza sustatzea izango da.

Nola antolatuko dugu?

Jarduera zentro eskatzailean egingo da, eta, horretarako, bi bitartekari joango dira museotik bertara. Saioak ordubete eta 30 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.

Talde bakoitza zentroko erabiltzaileek eta zentroko hezitzaile edo laguntzaileek osatuko dute, eta gehienez talde bakoitzean 12 pertsona egotea gomendatzen da.

Zer behar dugu?

Espazio zabal bat beharko da, parte-hartzaileak telebistaren edo/eta pantailaren aurrean zirkuluerdi batean kokatu ahal izateko, proiekzioa bistaratzeko eta elkarrizketa irekia sustatzeko. Eta proposatutako jarduera praktikoa garatzeko mahaiak eta aulkiak. 

Horrez gain, honako hauek beharko dira:

  • Pantaila (TB) edo proiektore
  • Ordenagailua
  • Interneterako konexioa

Gizarte Zentroan
Ezin hobea adinekoentzat
Alzheimerra duten pertsonak
Sentsoriala
Helduak
Taldearen gutxieneko lekuak: 
6
Taldearen gehieneko lekuak: 
12
Egitarauari buruzko informazio gehiago: 
Ostegunetan erreserba daiteke, goizeko ordutegian. Urola Kostako eta Donostialdeko zahar egoitzetara eta adineko pertsonen eguneko zentroetara bertaratzeko jarduera

Antolatzailearen kontaktua

943004777
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 15:00tara.