Current Style: White/Black


Nazioarteko museo sare baten kide izateak Bilduma Iraunkor zabal bat eskura edukitzea dakar, barne direla Guggenheim Museoen funtsak, baita Guggenheim Bilbao Bildumaren artelanak ere. Funts horiek guztiak elkarren osagarri dira eta osotasunean hartuz gero, arte moderno eta garaikidearen ikuspegi oso eta sakona eskaintzen dute.
Museoaren Programazio artistikoan barne hartzen dira bai Bilduma Iraunkorraren aurkezpenak bai kalitate handiko aldi baterako erakusketak, ikusleari gure garaiko artearen ikuspegi zabal eta dinamikoa eskaintzeko konbinatzen dituenak.
Museoaren eraikina, gaur egun Bilboko ikur ezagunenetakoa dena, titaniozko, harrizko eta kristalezko eskultura handi bat da eta Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen. Bertako areto batzuk itxura harrigarriak dituzte, besteek, aldiz, taxutze erregularra; guztiak, baina, antolatzen dira goialdean metalezko lore formako sabaileiho zenitala duen Atrio ikusgarri baten inguruan.
Erakusgai jartzen den artearen eta espazioen berezitasunaren eta aldakortasunaren arteko elkarrizketa konplexu eta aberasgarriak bide ematen du Guggenheim Bilbao Museoko esperientzia bakarra eta paregabea izateko.
Entzuteko gidak eta bideo-gidak:
Entzuteko gidak. Mugikorrera deskargatu ahal izango duzu entzuteko giden aplikazioa behin museoan egonda.
Bideo-gidak. Aztelaniazko zeinu-hizkuntzan edo azpitituluekin landutako bideo-gidak entzuteko ezintasuna duten pertsonentzat.
Maketak: Ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat maketa ukigarriak ditugu. Maketei esker ukimena baliatuz Museoaren eraikinaren arkitektura eta hainbat eskultura (Idi-bihotzak, Puppy, Ama eta Zuhaitz garaia eta begia) aztertzeko aukera dago.
Gida sentsoriala, Gogoaren begiz: Gida sentsorial hau, itsuentzat edo ikusmen gutxiko pertsonentzat diseinatuta dago, baina guztientzat eskuragarri dago. Hizkuntza zehatza eta iradokitzailea erabiliz, Frank Gehryk diseinatutako Museoaren arkitektura eta bertatik ibiltzeko esperientzia bateratzen ditu.
Aulkiak:
Komunak: Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako banakako kabinak aurkituko dituzu komun guztietan. Gainera, pixoihalak aldatzeko lekuak daude lehen solairuan eta 0 solairuan.
Zerbitzuak:
Museoak ez du bisitarientzako aparkalekurik; nolanahi ere, erraza da bertaratzea, eta tranbiaren bidez museoaren ingururaino iristeko aukera dago. Zure ibilgailuan etortzea erabakitzen baduzu, udal-aparkalekuak daude inguruetan. Gainera, bertatik hurbil, Euskadi plazan dagoen aparkaleku publikoak ere baditu urritasunak daukatenetzako plazak.
Guggenheim Bilbao Museoa hiriaren erdigunean dago. Hona hemen museora iristeko eta Bilbotik eroso ibiltzeko modua. Bilboko garraio publikoak irisgarriak dira eta pertsona ezinduentzako egokituta daude.
Trenez:
Autobusez:
Tranbiaz: Guggenheim geltokia. TranbiaBilbaoren webgunea
Metroz: “Moyua” geltokia, “Ercilla-Guggenheim” irteera. Metro Bilbaoren webgunera joan
Autoz bazatoz: Kontsultatu zure ibilgailuarekin emisio baxuko eremura sartzeko murrizketak (+ INFO). Museoak ez du aparkalekurik. Inguruan ordainpeko udal TAO aparkalekuak (parkimetro bidez ordaintzekoak) eta bi aparkaleku daude, Pio Baroja plazakoa eta Euskadi plazakoa. Pertsona ezinduentzat erreserbatutako aparkaleku-plazak eskuragarri daude Museoaren inguruetan, betiere egiaztagiria dutenentzat
Museora sartzeko, bi sarrera irisgarri daude:
Halaber, fatxada nagusiko harmailaditik behera ere badu sarbidea. Ikusi museora sartzeko planoa
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu