Artikulu interesgarriak eta erlazionatuak

OHIKO GALDERAK sustatzailea, programatzailea edo kultura-ekipamendua banaiz:

Kultur programatzaile bat zara eta Gertu Kulturak nola funtzionatzen duen jakin nahi duzu? Hona hemen erantzun guztiak.

Kultur programatzaile bat zara eta Gertu Kulturak nola funtzionatzen duen jakin nahi duzu? Hona hemen erantzun guztiak.

1. ZER DA ETA NOLA FUNTZIONATZEN DU GERTU KULTURAK?

  • Zer da gertu Kultura eta nori zuzendua dago?

Gertu Kultura programa soziokultural bat da, gizarte-erakundeen bidez kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei kultur programazioa eskuragarri eskaintzen diena. Hau da, kultura-sustatzaileak eta gizarte sektoreko erakundeak harremanetan jartzen dituen sare kulturala da, pertsona guztiek ekintza kulturaletan parte hartzeko eta kulturaz gozatzeko duten eskubidea bermatzeko.

Honako hauek osatzen dute kultura-sarea: antzokiak, auditorioak, jaialdiak, kultura-erakunde eta -elkarteak, udalak, museoak, ondare-espazioak, etab. Hau da, kultura-jarduerak eskaintzen dituen edozein sustatzaile edo programatzailei. 

  • Zer onura dakartza Gertu Kultura programan parte-hartzeak?​
    • Pertsona guztiek kulturarako sarbidea eta partaidetza izan dezaten alde lan egiten duen sare zabal baten parte izatea.
    • Kulturaren bidez gizarteratze prozesuan lagundu
    • Harreman publiko eta pribatu berriak sortu kulturari eta gizarteratzeari buruzko esperientziak partekatzeko eta ikasteko
    • Ekipamenduaren kultur-proposamenak ikustaratzea, baita kalteberatasun egoeran dauden kolektiboen artean ere
    • Edukien kudeatzaile propio bat izateko aukera (intuitiboa, ulergarria eta irisgarria), programazioa argitaratzeko, erreserbak kudeatzeko eta datu garrantzitsuak eskuratzeko
    • Gertu Kultura jardunaldietara joateko aukera eta irisgarritasunari eta iklusioari buruzko formakuntzetan (Errazbide) dohainik parte hartzeko aukera
    • Irisgarritasunaren arloko aholkularitza kulturan.
    • Irisgarritasunari, plataformari, kolektiboei eta abarri buruzko kontsultak egiteko doako aukera urte osoan zehar.
  • Zer eginkizun du sustatzaile, programatzaile edo kultura-ekipamendu batek programa barruan?​
    • Programarekin bat egiten duten gizarte-erakundeentzako Gertu Kultura plataforman bere kultur-programazioa eskaintzea urte osoan. 
    • Eskainitako jarduera guztiei prezio soziala aplikatzea (0€ eta 3€  bitartean).
    • Gertu Kultura programaren komunikazioa erraztea

2. ZER EGIN BEHAR DUT PROGRAMAN PARTE-HARTZEKO?

Harremanetan jarri gipuzkoa@gertukultura.org helbidean programan parte-hartzeko.

  • Gertu Kulturako kide izan naiteke nire kultur-ekipamendua edo jarduera ez bada %100 pertsona guztientzako irisgarria?

Bai. Nahiz eta momentu honetan pertsona guztientzat %100 irisgarria ez izan, programaren helburua irisgarria izatera iristea edo ahalik eta gehien hurbiltzea da. Programatzaileek egunez-egun hobetzen joango dira, ikaskuntza-programa bat da.

  • Kuotaren bat ordaindu behar dut programan parte-hartzeko?

Bai. Urteko aurrekontuan, dimentsioetan eta bisitari-kopuruan oinarritutako irizpideen arabera sustatzaile gisa atxikitako kultura-ekipamenduek eta kultura-erakundeek urteko kuota bat ordainduko dute, une bakoitzean indarrean dauden tarifen araberakoa, kontrakoa zehazki hitzartzen ez den bitartean (inklusio- eta irisgarritasun-jardueren sustatzaileak eta doako programazioa eskaintzen duten eta beren estatutuetan egiten duten jardueraren berezkoak ez diren hirugarrenen jarduerei eta zerbitzuei ekarpenak egitea ezinezkoa dela ezartzen duten erakunde publikoak). 

Irabazi asmorik gabeko erakundeek, kultura sustatzaileen eta sortzaileen kasuan, ez dute kuotarik ordainduko.

3. NOLA ERABILTZEN DA PLATAFORMA ETA NOLA ARGITARATU DEZAKET NIRE PROGRAMAZIOA?

Dokumentu honetan plataforma kudeatzeko erabiltzen den kontrol-panelaren erabileraren azalpena aurkituko duzue. Kontrol panelean plataforma kudeatzeko funtzio guztiak daude.

  • Zenbateko aurrerapenarekin argitaratu behar dut programazioa?

Orokorrean, gizarte-erakundeek denborarekin antolatzen dituzte beren jarduerak edo ekintzak. Horregatik, programazioa gutxienez hilabete bat lehenago argitaratzea gomendatzen da. Hau da, jarduerak hasi baino hilabete bat lehenago plataforman prest egotea erreserbak egiteko.

  • Nola eman dezaket nire jardueren eta/edo kultura-ekipamenduaren irisgarritasun-baldintzei buruzko informazioa?

Plataforman ekitaldiak argitaratzen ditugunean zenbait ataletan irisgarritasunari buruzko informazioa gehitu daiteke. Alde batetik etiketak ikusiko ditugu eta, bestetik, informazio gehiago idatziz eransteko atala.

Dokumentu honetan nola egin daitekeen zehazki azaltzen dugu.

  • Gutxieneko ekitaldirik eskaini behar al dut urte osoan?

Ez dago minimorik ezarrita. Egokiena programazio osoa eskaintzea izango litzateke, baina gutxinaka hasi zaitezkete (1 edo 2 jarduerekin) eta programa ezagutu ahala gehiago gehitzen joatea.

  • Nola jaso dezaket eskainitako jardueren balorazioak edo iritziak?

Gertu Kulturako jardueraren bat egin ondoren gizarte-erakundeek email bat jasotzen dute haien iritzia edo balorazioa programatzaileekin eta gainontzeko erabiltzaileekin partekatzeko. Balorazio hauek bi atal dituzte: mezu pribatua (programatzaileen eremu pertsonalean agertuko da, kontrol-panelean, balorazioak atalean) eta mezu publikoa (programatzaileen panelean agertuko da eta webgunean argitaratuko da). 

  • Plataforma pertsona bakar batek kudeatu dezake edo erabiltzaile bat baino gehiago sor daitezke?

Kultur-programatzaile bakoitzak pertsona bat izendatu behar du Gertu Kulturako erreferentziazko pertsona edo kontaktu gisa. Pertsona horrek administratzaile-kontu bat izango du eta ekipamenduaren fitxan argitaratuko du bere informazioa: izena, harremanetarako helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Hala ere, ez da plataforma erabili dezakeen pertsona bakarra, beste erabiltzaile batzuk sor daitezke ekipamenduko gainontzeko langileentzako.

Dokumentu honetan nola egin azaltzen da.

4. BESTE BATZUK

  • Gertu Kulturak garraio zerbitzua eskaintzen du behar duten gizarte-erakunde eta -zentroei. Prozesu hau zuzenean Gertu Kulturak kudeatzen du, programatzaileek ez dute ezer antolatu behar. Gertu Kulturako lan-taldeak programatzaileei autobus zerbitzuaren berri emango die erreserba berresten denean, informatuak egon daitezen.
  • Erreserbak jarduera baino 2 egun lehenago gizarte-erakundeekin berrestea gomendatzen da, aldaketak aurreikusteko eta jardueraren garapena ziurtatzeko. 
  • Behar izanez gero, Gertu Kulturak kultura-programatzaileei irisgarritasunari buruzko aholkuak eman diezazkieke, baita programazioa egokitzen edo gizarte-premien arabera bestelako jarduerak sortzen lagundu ere.