ZUBIAK. Museoa egoitzetara gerturatzen da

Gipuzkoa

Zubiak programaren ildo honek Gipuzkoako museo desberdinetako kultur esperientziak egoitzetara eta pertsona helduen eguneko zentroetara hurbiltzen ditu. 

Helburuak:

  • Kulturaren bidez nahi gabeko bakardade egoerari aurre egiten laguntzea.
  • Pertsona guztiek kultura eskuratzeko eta parte hartzeko aukera izatea.
  • Partaidetza-esperientziak sortzea, kultura-ondarearen eta artearen aukeretatik abiatuta.
  • Espazio eroso bat sortzea artearen eta oroitzapenen bidezko gozamenean oinarrituta.

Nola garatzen da?

Jarduera kulturala eta/edo artistikoa zentro eskatzailean egiten da.

Parte-hartze erosoa lortzeko, saio edota kultur-esperientzia bakoitzean 10-12 egoiliar taldeak sortzea gomendatzen da. Museo batzuk 2 saio jarraian egiteko aukera ematen dute, parte-hartu nahi duten egoiliarrak 12 baino gehiago badira.  

Kultura- eta sormen-bitartekariek tailer parte-hartzaile bat sortzen dute, hainbat tresna eta materialen bidez garatzen dutena. Esperientzia guztien abiapuntua museoetako bildumak eta edukiak izaten dira. Horrela, museoetako esperientziak egoitzetara hurbiltzen dira. 

Informazio praktikoa:

  • Saio bakoitzeko gomendatutako gehieneko parte-hartzaile kopurua: 10-12 egoiliar
  • Lekua: Egoitza-zentroa edo eguneko zentroa
  • Data: Egoitzarekin adostu behar da
  • Iraupena: Saioak 40-45 minutuko iraupena izaten dute. Museo batzuk 2 saio jarraian egiteko aukera eskaitzen dute.
  • Ordutegia: 10:30-13:30, egoitzarekin adostu behar da
  • Behar teknikoak:
    • ​​Esperientzia garatzeko gela bat
    • Proiektorea (esperientziaren arabera, museoarekin zehaztu)
    • Aulkiak eta mahaiak (esperientziaren arabera, museoarekin zehaztu)
    • Esperientzia garatzen den bitartean bertan egon daitezkeen profesionalak, 1 edo 2

 

Zein museo gerturatzen dira egoitzetara?