ZUBIAK. Egoitzak dantzan
Zubiak programaren ildo berri honek gorputza eta mugimendua kultura-bitartekaritzako tresna gisa kokatzen ditu.
Pertsona helduen egoitzetara egokitutako dantza- eta mugimendu-esperientziak eramanez, gorputzak lotura-, memoria- eta presentzia-espazio bihurtzen da.
Helburuak:
- Pertsonen gogo-aldartea hobetzea, dantza eta mugimendua tresna gisa erabiliz
- Prozesu kognitiboak mugimenduaren bidez lantzea eta estimulatzea
- Parte hartzen duten egoiliarren arteko harremanak sustatzea
- Gorputza dantzaren bidez aktibatuz ongizate fisikoa eta emozionala sustatzea
- Pertsonak erdigunean jarriz kultura-bitartekaritza egokitua eskaintzea
- Adineko pertsonak kultur-esperientzien subjektu aktibo gisa ikusaraztea
Esperientzia pilotua Alba Fernández sortzailearen eskutik
Gure festa eta dantzaldien oroimena gorputzetan bizi da. Buruak ahaztu arren, erritmoa, keinuak eta musika bizi izan dituztenengan geratzen dira. Dantzak eta mugimenduak memoria hori aktibatzen dute, emozioa, gorputza eta harreman soziala konektatuz.
Bizitako esperientzia hauek egoitza eta zentroetara eramateak topaketa, ospakizun eta konexio uneak sortzen ditu. Kultura kanpotik eskaitzen den zerbait izateari uzten dio eta pertsona bakoitzean bizi den zerbait dela onartzen dugu.
Gorputz bakoitzaren aukeretara egokitutako dantza eta mugimendu leunen bidez, mugikortasuna, koordinazioa eta memoria aktibatzen dira, ongizate fisikoa eta emozionala sustatuz.
Ikuspegi horretatik, dantza egoitzetan bizi diren pertsona helduen egunerokotasuna aberasteko, laguntzeko eta zaintzeko tresna gisa ulertzen da.
Nola garatuko da?
Jarduera kultural artistiko hau zentro eskatzailean garatzen da Alba Fernández sortzailearen eskutik.
Informazio praktikoa:
- Gomendatutako gehieneko parte-hartzaile kopurua: 12 egoiliar*
- Lekua: Egoitza edo eguneko zentroa
- Data: egoitzarekin adostu behar da, apiriletik ekainera
- Iraupena: saio bakoitzak ordu bateko iraupena du
- Ordutegia: 10:30-13:30
- Behar teknikoak:
- Gela zabal bat, mugimenduak egiteko espazio nahikoa duena
- Aulkiak
- Soinu-ekipoa
- Usb edo mini jack sarrera duten bozgoragailuak (ordenagailura edo mugikorrera konektatzeko kablea)
*Pertsona kopurua taldearen egoeraren eta ezaugarrien arabera zehaztuko da.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu