5
Bi pertsona agertzen dira Gernikako Pasilekuan: bata azalpenak ematen eta babeslekua adierazten eta bestea azalpena entzuten.
2026/02/09 - 2026/12/29
Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Ordutegia
Goiza
Iraupena: 
75 minutu
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Euskara
Ingeles
Beste batzuk
Taldeentzako plazak
×

Status message

The page style have been saved as White/Black.

Ibilbidea
Museoak eta erakusketak
Historia

Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika” programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.

Ba al zenekien Gernikan gerra zibileko zenbait babesleku antiaereo ikusgai daudela?

Babesleku hauek nola eta zergaitik eraiki ziren ezagutuko dugu eta 1937ko apirilaren 26an gertatutakoa biziko dugu.
Foru Plazatik abiatuz Pasilekua joango gara, bertan gerra garaiko merkatua ospatzen baitzen. Ondoren, Gernikako industrialdera zuzenduko gara; hemen ez zuten bonbarik bota nahiz eta leku estrategikoa izan. Zatoz gure memoriarekin lotuta dagoen ondarea ikustera eta gure iragana elkarrekin ulertzen saiatuko gara.

*Ezin dugu ziurtatu babeslekuetara sartu ahal izango garenik.

Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta Andra Mari kaleko aterpe desagertua, Pasilekua eta bere aterpeak, Astra eta Talleres de Guernica bezalako lekuak bisitatuko ditugu.

Aire zabalean
Publiko guztiak

Oso eskatua
Aire zabalean
Taldearen gutxieneko lekuak: 
8
Taldearen gehieneko lekuak: 
20
Egitarauari buruzko informazio gehiago: 
Babesleku baten barrura sartuko gara eta bonbardaketaren simulazioa egongo da barruan.

Non egiten den

Foru plaza, 1
48300
Gernika-Lumo
946270213

Antolatzailearen kontaktua

946270213
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00