Kultur Eskubideen Jardunaldia
2026 | Kultura zurea da. Zure eskubidea da

Aurkezpena

Gizarte-klaseak, jatorriak, bizilekuak, gure egoera fisikoak, intelektualak, sentsorialak eta generoak, besteak beste, gure eskubide kulturalen bermea eta bizitza komunitarioan dugun parte-hartzea baldintzatu dezakete.

Gertu Kultura Bizkaiaren lehenengo urtean, sentsibilizazio- eta aldarrikapen-jardunaldia ospatzen dugu, kalteberatasun-egoeran eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen kultura-arloko sarbide- eta partaidetza-eskubidea eztabaidaren erdigunean jartzeko, giza eskubideen ikuspegitik.

Data eta lekua: Ekainak 9 | BBK Sala, Bilbo
 

Programa

9.30 Harrera eta izen-ematea
9.50 Aurkezpena eta ongietorri instituzionala
10.30 Mahai-ingurua I: Kultura eta giza-eskubideak (eus)
Zertaz ari gara eskubide kulturalez ari garenean? Kulturarako eskubidea bermatuta dago pertsona guztientzat? Kultur bizitzako desberdintasunei heltzea, ikuspegi intersekzional eta zehazkako batetik. 
  • Maider Zilbeti | EHUko irakaslea eta ikertzailea eta Haizur elkarteko zuzendari nagusia
  • Itziar Gandarias Goikoetxea | Psikologia Sozialeko doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Psikologiako irakaslea Deustuko Unibertsitatean
  • Dinamizatzailea: Idurre Zugazagasti Aja | Elhuyarreko Partaidetza eta Eraldaketa arloko aholkularia
11.30 Atsedena
12.00 Mahai-ingurua II: Kultura-eskubideen hedapena. Beharrak, erronkak eta aukerak

Zer politikek eta praktikek lagundu dezakete kultura eskubideak bermatzen? Sarbidean, parte hartzean, kultura sorkuntzan oztoporik badago? Zer zeregin dute kulturako profesionalek? Sektoreen arteko beharrezko lankidetza. Kultura eta gizarte sektoreko eragileen arteko elkarrizketa.

  • Andoni Iturbe Amorebieta | Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea
  • José Antonio Barañano | Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendari nagusia Bizkaiko Foru Aldundian
  • Ignacio Rodríguez Puertas | Gizarte Kohesiorako Zuzendari Nagusia Bizkaiko Foru Aldundian
  • Lucia Onzain Barcena | EDE Fundazioko Guruzu Kulturak kultur-bitartekaritza arduraduna
  • Idoia Orbe Narbaiza | Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko hezkuntza arloko arduraduna
  • Dinamizatzailea: Begoña Guzmán Sánchez | UN Etxeko kultura arduraduna - UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea
13.00 Begirada zabaltzen dugunean: prozesu sortzaileak eta eraldaketa soziala. Jardunbide egokien adibideak
  • Teatro comunitario Zonas Comunes
  • Bizitegi - Homeless Film Festival
  • Festival Inspira 
  • Laguntzailea: Koldo Bilbao | BBK Banku Fundazioko Kultura zuzendaria
Asteartea, 2026, Ekain 9
BBK Sala
Bizkaia