Aurkezpena
Gizarte-klaseak, jatorriak, bizilekuak, gure egoera fisikoak, intelektualak, sentsorialak eta generoak, besteak beste, gure eskubide kulturalen bermea eta bizitza komunitarioan dugun parte-hartzea baldintzatu dezakete.
Gertu Kultura Bizkaiaren lehenengo urtean, sentsibilizazio- eta aldarrikapen-jardunaldia ospatzen dugu, kalteberatasun-egoeran eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen kultura-arloko sarbide- eta partaidetza-eskubidea eztabaidaren erdigunean jartzeko, giza eskubideen ikuspegitik.
Programaren aurrerapena
9.30 Harrera eta izen emateak
9.50 Ongi etorria eta aurkezpena
10.30 Kultura eta giza-eskubideak
11.30 Atsedena
12.00 Kultura-eskubideen hedapena. Beharrak, erronkak eta aukerak
Zer politikek eta praktikek lagundu dezakete kultura-eskubideak bermatzen? Sarbidean, parte-hartzean, kultura-sorkuntzan oztoporik badago? Zer zeregin dute kulturako profesionalek? Beharrezkoa den sektoreen arteko lankidetza. Kultur eta gizarte sektoreko eragileen arteko elkarrizketa.
13.00 Begirada zabaltzen dugunean: prozesu sortzaileak eta eraldaketa soziala. Jardunbide egokien adibideak.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu