Current Style: Black/White



Ekain kobazuloa Zestoa (Gipuzkoa) herritik kilometro batera dago, eta erraza da bertara iristea.
Duela 14.000 urte baino gehiagoko labar-pinturengatik da ezaguna, eta pintura horiek bikain zainduta daudela nabarmentzekoa da. Kobazuloan gutxi gorabehera 70 animalia-irudi daude, eta zaldia da gehien ageri dena. Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da
Arkeologoek hasieratik argi izan zuten ondare hori babestu eta kontserbatzeko beharra, eta horregatik Ekaingo kobazuloa inoiz ez da publiko orokorrarentzat zabalik egon, horri esker, bertako labar artea salbu aurkitzen da.
Baina arte ondare hori gizartera zabaldu beharra zegoen eta Ekaingo kobazuloaren erreplika bat eraikitzeko ideia sortu zen.
Ekain kobazuloa UNESCOk gizateriaren Ondare izendatu zuen 2008ko uztailean, eta urte bereko irailean ireki zituen ateak bere erreplikak, Ekainberrik.
Ekainberrik erreplika bikaina du, non pinturak baldintza oso antzekoetan ezagutu daitezkeen: jatorrizko kobazuloan bezala, argia, isiltasuna eta hezetasuna errespetatuz. Halaber, Ekainberrik tailer gela bat dauka biziraupen-teknikak praktikatzeko; bertan ikas daiteke nola margotzen, ehizatzen eta sua egiten zuten historiaurrean. Horrez gain, Euskal Herriko labar-arteari buruzko erakusketa bat bisita daiteke, baita gaiari lotutako aldi baterako erakusketak ere.
Ekainberri Zestoan (Gipuzkoa) dago kokatua, AP-8 autopistako 48 irteeratik 4 kilometrora, Donostiatik ordu erdira, Bilbotik 50 minutura eta Gasteiz eta Biarritzetik 60 minutura, autoz.
Ezingo duzu autoz iritsi Ekainberrira. Ekainberriko aparkalekua Zestoako herrian bertan dago, Parking Ekainberri indikatzen duten trafiko seinaleekin (Sorazu Poligonoa).
LurraldeBus autobusen UK01 lineak Donostia eta Zestoa lotzen ditu (www.lurraldebus.eus)
**Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek: Ekainberrirekin kontaktatu erreserba egitean. Hala eskatzen duten mugikortasun urriko bisitariei ibilgailuz sartzeko aukera emago zaie. Plaza mugatuak.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu