Current Style: Standard



Muñatones Gaztelua, bere lubaki, dorre eta harresiekin, Salazar familiaren zentro neuralgikoa izan zen, hauek, Bizkaiko Erdi Aroko leinu boteretsuenetako bat izanik, batez ere gudari bandokide izan zirelako ezagutzen ditugunak. Baina, gainera, benetako "burdinaren jaunak" izan ziren bere garaian, meategietan erauztea, itsasoan zehar salerostea eta burdinola askotan ekoiztea kontrolatzen baitzuten. Salazar familia izan zen, XVI. mendearen hasieran, El Pobaleko Burdinola eraiki zuena Gaztelutik lau kilometro eskasera.
Enklabe hau, gainera, gure historiako pertsonaiarik berezienetako bati lotuta dago, Lope García de Salazar boteretsuari, arma- eta letra-gizonari. Hari zor diogu "Bienandanzas e Fortunas", Bizkaiko historiako lehen kronika idatzia.
Espazio hau ez dago mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitua.
Kokapena
Muñatones Gaztelua Muskizera Abantotik sartzeko bidean dago (San Martin auzoan), N-634 errepidearen ondoan, eta aparkaleku propioa du. Salazartarren Jauregiaren atzean.
GPS koordenatuak: 43º 19’ 25’’ N / 3º 6’ 45’’ W
Muñatones Gaztelura hel daiteke:
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu