Current Style: White/Black

Ibilbide gidatuan gaztelua nola eraiki zen, zer atal dituen eta bakoitzak zer funtzio zuen azalduko dugu. Goitik ikuspegi panoramikoaz gozatzeko aukera izango dugu, barruko harresiaren adarbetik ibiliz. Baita hemen bizi izan ziren pertsonak ere ezagutuko ditugu: eguneroko bizitza, gerra garaian eta bake garaian. Salazartarren historia zirraragarria bezain dibertigarria da, eta gustura partekatzen dugu.
Gomendio praktikoak: Gazteluko bisita guztiz aire zabalean egiten da, batzuetan belarrezko soropilean eta uneoro lur irregularrean. Eguraldi txarra iragarrita badago, komeni da arropa beroak eta oinetako egokiak eramatea.
Muñatones Gaztelua Erdi Aroko dorre bat da, eta harresiak, dorretxeak, lubanarroa eta adarbea gordetzen ditu. Bizkaian toki gutxik dute Bandokideen Gerren garai nahasiak berriz biziarazteko gaztelu honek duen gaitasuna. Gainera, Muñatones Salazartarren etxea izan zen 200 urtez; haien historia, Lope García de Salazar kronikalari eta bandokidearen abenturek gidatua, oso presente dago bisita osoan zehar.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu