Kulturatik ekin. Osasun Komunitarioa
“Kulturatik ekin. Osasun Komunitarioa” kultura eta osasuna uztartzen dituen komunitate ekimena da. Helburua da gizarte-isolamenduan edo hautatu gabeko bakardadean dauden 65 urtetik gorako pertsonen bizi kalitatea hobetzea, kultura-jardueretan parte hartzearen bidez.
Egitasmoa Ormaiztegi udalerrian hasi da, Gipuzkoan, eta lurraldeko beste udalerri batzuetara hedatzeko bokazioarekin sortu da, kultura, gizarte eta osasun arloen arteko lankidetzatik abiatuta.
Helburuak
- Kultura pertsonen ongizatea hobetzeko aktibo gisa kokatzea.
- Eskala erreplikagarri eta transferigarria izango duen proiektu bat sortzea.
- Langile soziosanitarioei kulturarekin lotutako preskripzio sozialerako tresnak eskaintzea.
- Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea komunitate-bizitzan.
- Kultura-ingurune inklusibo eta irisgarriak sustatzea, kultura-ekintza komunitarioaren esparruan.
Nola garatzen da?
Osasun Zentrotik taldeko kultura bisiten preskripzioaren bidez, programaren parte diren pertsonei irteteko, Ormaiztegitik gertuko lekuak ezagutzeko eta beste pertsona batzuekin denbora eta harremanak partekatzeko espazio bat eskaintzen zaie.
Bisita guztiak denboran zehar modu jarraituan egingo dira. Lehen txanda uztailean egingo da Ormaiztegin, eta bigarrena udazkenean izango da.
Proiektua Gertu Kulturak, Osakidetzak – OSI Goierri Alto Urolak eta Ormaiztegiko Udalak sustatu dute. Halaber, hainbat kultura-erakundek parte hartzen dute, hala nola Zumalakarregi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak, Laboratorium Museoak, D’elikatuzek eta Topic Museoak.
Ekimen hau Gertu Kulturaren nahi gabeko bakardadearen inguruko lan-ardatzaren barruan kokatzen da. Ardatz horrek kultura tresna giltzarri gisa ulertzen du gizarte-kohesioa, komunitatearekiko pertenentzia-sentimendua eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, kultura-eskubideen bermetik abiatuta.
“Kulturatik ekin. Osasun Komunitarioa” egitasmoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Departamentuaren eta Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuaren, Kutxa Fundazioaren, La Caixa Fundazioaren, Irizarren eta Orona Fundazioaren babesa du.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu