Current Style: Standard

Zer egingo dugu?
Zumalakarregi museoak zuen egoitza edo eguneko zentroa bisitatuko du.
Esperientzia paregabe bat proposatzen dizuegu non parte-hartzaile guztien interesak jardueraren parte izango dira. Behatzearen, hitz-egitearen, partekatzearen, entzutearen eta gozatzearen bidez, egoiliarren gaitasun kognitiboa estimulatzea eta haien aldartea hobetzen laguntzea helburu duen jarduera antolatu dugu.
Kasu honetan, Zumalakarregi museoan Didier Petit de Meurville ilustratzailearen “Flora de Guipuzcoa” albumak hartuko ditugu oinarri. XIX. mendeko hiru album hauetan agertzen diren landareak, hainbatetan gure lorategian ikusi daitezke eta besteetan inguruko landa guneetan jasoko ditugu, erabiltzaileek marrazkiak eta landareak parez pare ikus ditzaten.
Ondoren hautatutako landare horien erabilera desberdinak adieraziko dizkiegu, hala nola, sendagarri bezala, erabilera gastronomikoak, apaingarri moduan edota kultur erabilerak. Honela, landareekiko arreta balorean jarriko dugu, naturari begirada historiko, artistiko, kultural eta, aldi berean, praktikoa modu errazean eskainiz.
Nola antolatuko dugu?
Zentro eskatzailean tailer bat egingo da, 45 minutukoa.
Talde bakoitza zentroko erabiltzaileek eta zentroko profesional edo laguntzaileek osatuko dute, gehienez talde bakoitzean 10-12 pertsona egotea gomendatzen da.
Zer behar dugu?
Noiz erreserbatu daiteke?
Esperientzia pilotu hau 2025eko irailaren 1etik 2026ko abenduaren19ra arte martxan egongo da.
Erreserbak edozein momentutan egin daitezke eta jardueraren eguna eta ordua museoarekin adostuko da. Astelehenetik ostiralera goizez eskainiko da.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones