IMAGEN SLAVA'S SNOWSHOW
IMAGEN SLAVA'S SNOWSHOW
IMAGEN SLAVA'S SNOWSHOW
2025/12/27
Larunbata
Ordutegia
ArratsaldeaSaioak
Bukle magnetikoa
Gurpil-aulkietarako lekuak
Since 3 €

Ikuskizuna
Zirkoa
Klasikoa / Garaikidea

Slava Polunin, Cirque du Soleil taldeko kidea eta Alegría ikuskizunaren sortzaileetako bat, nazioartean osperik handiena duen jarduneko clowna da, beharbada, eta bere ikuskizunik ezagunena eskainiko du berriro: Slava’s Snowshow. Sortzaileak berak ere ezin zuen imajinatu, 1993 aldera ikuskizun hori sortu zuenean, mundu osoan halako ibilbidea eta oihartzuna izango zituenik: dagoeneko 12.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu eta 10 milioi ikusle baino gehiago samurtu eta harritu ditu, sorkuntza-lan honen aparteko edertasun bisualarekin. Antzerkiko saririk garrantzitsuenak lortu ditu, barne direla Ingalaterrako «Laurence Olivier Award» eta Errusiako «Triumph Award».

Slava’s Snowshow zirkuko antzerki-ikuskizuna da, poetikoa eta intenporala, askotariko ikusleen irudimena liluratu eta indartu duena. Ikuskizuna genero bat da berez, lehen egunean bezain espontaneo eta magikoa izaten jarraitzen du eta heldu guztiak haurtzarora itzularazten ditu sistematikoki. Kaos antolatua, zalaparta eta xarma osagai dituen karabana bat da, munduan zehar etengabe dabilena eta jende guztiari —gazte zein helduei— eguneroko bizitza antzokiko atean uzteko eta «ergelkeria zoriontsu» batean murgiltzeko aukera eskaintzen diona. Zatoz bizitza modu burugabean ospatzera eta emozio handiak bizitzera!

Helduentzako eta gazteentzako ikuskizuna, familientzako egokia eta 8 urtetik gorakoentzat gomendatua.

Barre egiteko
Apustu ziurra
Helduak
Familiarra
Gazteak

Giro iluna

Antolatzailearen kontaktua

Informazioa Arriaga Antzokia informacion@teatroarriaga.eus
944792036
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera 11:00-14:00

Saioak

Larunbata
27
Abendu
Ordua
17:00

Irisgarritasuna

  • Bukle magnetikoa
  • Gurpil-aulkietarako lekuak