Objetos de la visita del museo Cemento Rezola
2026/01/01 - 2026/07/31
Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Ordutegia
Goiza
Iraupena: 
40 minutu
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Euskara
Taldeentzako plazak
Ukimen-elementuak
Materialak/ Ukipen-bisita
Gurpil-aulkietarako lekuak

Bisita dinamizatua
Museoak eta erakusketak
Kultura

Museoa eta bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko bisita egokitua, Alzheimerra eta bestelako dementziak hasierako etapan edo moderatuak dituzten pertsonei zuzenduta, parte-hartzaileen, hezitzaileen, zaintzaileen, senideen eta erakundearen beraren ongizate kognitiboan eta emozionalean oinarritutako esperientziaren bidez.

Bisitaren helburua kultur ingurune malguaz gozatzea da, baita taldearen beharrei erantzuna ematen dien harreraz eta tratuaz ere. 

Elkarrekin, zementua nola egiten den ezagutuko dugu eta, antzinako eguneroko objektuen bidez, Cementos Rezola fabrikaren eta fabrikaren inguruan sortutako Añorgako kolonia industrialaren historiaren xehetasunak.

Hartu eta ukituko ditugun eguneroko objektu horiek (tabak, eskola-mapa, plantxa, telefonoa, marmita, abarkak, jolasak...), batzuk itsu-itsuan, zentzumen-estimuluetara, oroitzapen pertsonaletara eta sentimenduetara iristeko bidea izango dira, Alzheimerra duten pertsonei emozio positiboak gogorarazteko aukera emango dien konexio emozionala sortuz.

Jarduera asteartetik ostiralera izaten da, eta gehienez 10 pertsonako taldeentzat eta zaintzaileentzat antolatzen da, behar diren denborekin, elkarrizketekin eta etenaldiekin kalitatezko kultura-esperientzia abegikorra eskaini ahal izateko.

 

Ezin hobea adinekoentzat
Alzheimerra duten pertsonak
Helduak
Taldearen gutxieneko lekuak: 
5
Taldearen gehieneko lekuak: 
10
Egitarauari buruzko informazio gehiago: 

Non egiten den

Avenida de Añorga, 36
20018
Donostia-San Sebastián
943364192

Antolatzailearen kontaktua

943364192
Aholkularitza orduak: 
10:00 - 14:00