Current Style: Standard

Zer egingo dugu?
Museoko erakusketa iraunkorraren zatitxo bat ezagutzeko bisita egokitua eramango dugu egoitzara. Adineko pertsona guztiei zuzenduta dago, parte-hartzaileen ongizate kognitiboan eta emozionalean oinarritutako esperientziaren bidez.
Elkarrekin, zementua nola egiten den ezagutuko dugu eta zementurekin eskultura txikiak sortuko ditugu. Antzinako eguneroko objektuen bidez, Cementos Rezola lantegiaren eta haren inguruan sortutako Añorgako kolonia industrialaren historiaren xehetasunak ezagutuko ditugu elkarrizketa atsegin baten bitartez.
Hartu eta ukituko ditugun garaiko eguneroko objektu horiek (tabak, eskola-mapa, plantxa, telefonoa, marmita, abarkak, jolasak...), batzuk itsu-itsuan, zentzumen-estimuluetara, oroitzapen pertsonaletara eta sentimenduetara iristeko bidea izango dira, pertsonei emozio positiboak gogorarazteko aukera emango dien konexio emozionala sortuz.
Nola antolatuko dugu?
Lehenengo, Zementuzko eskultura txikien tailerra egingo dugu. Gero, piezak lehortzen diren bitartean, objektuen dinamika egingo da. Jardueraren iraupena 70 minutu guztira izango da.
Taldea zentroko erabiltzaileek eta zentroko profesional edo langileek osatuko dute, gehienez talde bakoitzean 10-12 pertsona egotea gomendatzen da.
Zer behar dugu?
Noiz erreserbatu daiteke?
Esperientzia pilotu hau irailaren 20etik abenduaren 1ra arte martxan egongo da.
Erreserbak edozein momentutan egin daitezke. Jardueraren eguna eta ordua: Astelehenetan 10:30etan.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones