5
Moto-Membra Jesu Nostri antzerkia
2025/09/26
Ostirala
Ordutegia
ArratsaldeaSaioak
Iraupena: 
90 min
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Euskara
Ingeles
Bukle magnetikoa
Gurpil-aulkietarako lekuak
Azpititulazioa
Doan

Entsegua
Antzerkia
Testu garaikidea

 

*GAZTEEI ZUZENDUTAKO IKUSKIZUNA (40 urtetik beherakoak). EMOZIO GOGORRAK

Arriaga Antzokiak 2022ko ikuskizun hau atera du ekoizpen propioko bitxien kutxatik, oso emanaldi berezia eskaintzeko. Lana 1680an Dietrich Buxtehudek konposatutako Membra Jesu Nostri kontzertuaren eszenaratzea da.

Dietrich Buxtehudek 1680. urtean konposatu zuen Membra Jesu Nostri kontzertuaren antzezpena ikusi eta entzungo dugu Arriagan. Kristoren oinei, belaunei, eskuei, aldeari, bularrari eta bihotzari eskainitako zazpi kantataz osatutako zikloa eta Eneko Sagardoy aktoreak idatzi eta antzeztutako testua elkarrizketan arituko dira. Sagardoyren testuak ustezko moto-istripu batean betirako desagertu den gizona eta geratu den pertsonaren maitasuna ditu hizpide.

Nabarmentzekoak dira musikagilearen ausardia eta talentua, haren planteamenduen zorroztasuna, forma-berritasuna eta perfekzioaren etengabeko bilaketa. Hala, Johann Sebastian Bachekin ere alderatu daiteke. Andoni Sierraren musika-zuzendaritza bikaina eta Conductus Ensembleren doinua Lucía Astigarragaren eszena garaikidearekin uztartzen dira galderez osatutako ikuskizunean. «Zenbateraino hitz egiten dute gure gorputzek gutaz? Pertsonaren zerbait geratzen al da haren gorpuan? Zer geratzen da gutaz elkar maite izan dugun leku horietan? Inork ez du zure berri izango, inork ez du nire berri izango, inork ez du gure berri izango. Forentseak etzanda zauden errepideari galdetuko balio, badakit nire izena xuxurlatuko lukeela».

Azpitituludun ikuskizuna (euskera, gaztelera, ingelesa)

Emozio gogorrak
Gazteak

Oso eskatua
Giro iluna
Isiltasuna eskatzen da
Atsedenaldirik gabe

Antolatzailearen kontaktua

Informazioa Arriaga Antzokia informacion@teatroarriaga.eus
944792036
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera 11:00-14:00

Aurreko saioak

Ostirala
26
Irail
Ordua
19:00

Irisgarritasuna

  • Bukle magnetikoa
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Azpititulazioa