5
San Telmo Museoaren barrukaldearen argazkia. Museoak eta Alzheimerra programaren logoa.
2025/03/17 - 2025/06/30
Asteazkena, Osteguna, Ostirala
Ordutegia
Goiza
Iraupena: 
75 min.
Hizkuntzak: 
Gaztelania
Euskara
Taldeentzako plazak
Entzumen-laguntzako beste sistema batzuk
Bukle magnetikoa
Ukimen-elementuak
Materialak/ Ukipen-bisita
Gurpil-aulkietarako lekuak
Doan

Bisita dinamizatua
Museoak eta erakusketak
Historia

Museoa eta bere erakusketa iraunkorreko atal bat ezagutzeko bisita egokitua.

Alzheimerra eta bestelako dementziak hasierako etapan edo moderatuan dituzten pertsonei zuzenduta.

Bisita honen bitartez, parte-hartzaile guztiengan, ongizate kognitiboa eta emozionala sustatu nahi dugu.

Bisitaren helburua museoaz gozatzea da eta izandako esperientzia gogoangarria izatea bisitarien haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa kontuan izanik.

Elkarrekin, 50-60-70 hamarkadetan murgilduko gara eta zentzumenen bitartez, garai horietako bizimodua izango dugu hizpide: familia-giroa, elikagadura, irratia, telebista, festa-giroa, erlazio pertsonalak, e.a

Objektu ezberdinak hartu, ikutu eta, batzuk, dastatu egingo ditugu. Garaiko irrati-programak entzun, musikaren erritmoarekin batera dantza egin eta gure bizipenak partekatuko ditugu garai horien inguruan.

Ekintza guzti hauen bitartez eta zentzumenen estimuluaren bitartez, oroitzapen pertsonaletara eta izandako sentimenduetara iritsiko gara.

Jarduera asteazkenetik ostiralera burutu daiteke, eta gehienez 10 pertsonako taldeentzat eta zaintzaileentzat antolatuta dago.

Esperientzia kalitatezkoa eta abegikorra izan dadin, jardueran zehar, taldeen beharrak kontuan izango dira etenaldiak, denborak eta elkarrizketa-uneak errespetatuz.

 

Oso bisuala
Alzheimerra duten pertsonak
Sentsoriala
Helduak
Taldearen gutxieneko lekuak: 
5
Taldearen gehieneko lekuak: 
8

Non egiten den

Zuloaga plaza, 1
20003
Donostia-San Sebastián
943481580

Antolatzailearen kontaktua

943481561
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera: 12:00-14:00