Current Style: Standard

Zer egingo dugu?
Igartubeiti Baserri Museoak zuen egoitza edo eguneko zentroa bisitatuko du. Gure bildumako objektu desberdinen bidez tailer bat prestatu dugu museoa zuen zentroetara eramateko.
Esperientzia paregabe bat proposatzen dizuegu non parte-hartzaile guztien interesak jardueraren parte izango dira. Behatzearen, hitz-egitearen, partekatzearen, entzutearen eta gozatzearen bidez, egoiliarren gaitasun kognitiboa estimulatzea eta haien aldartea hobetzen laguntzea helburu duen jarduera antolatu dugu.
Kasu honetan, Igartubeti Baserri Museoak elkarrizketa eta esperientzia bat proposatzen die asistentzia-zentroei, Igartubeiti Baserriko gune desberdinak bisitatu ahalko ditugu 360ºko bisita birtualari esker eta baserriko hainbat ondare-pieza gerturatuko ditugu zentrora zentzumen desberdinak pizteko.
Elkarrizketa horiei esker parte hartzaileen memoria martxan jarri eta beraien kontakizunak partekatzeko gai izango dira. Pertsonak protagonistak izango dira eta Igartubeitiko txokoak eta tresnak haien diskurtsoaren laguntzaile izango dira, noski, Igartubeiti Baserri dolarea denez sagar zuku goxoa dastatuko dugu ere!
Nola atolatuko dugu?
Zentro eskatzailean bi tailer egingo dira, bakoitza 40 minutukoa.
Talde bakoitza zentroko erabiltzaileek eta zentroko hezitzaile edo laguntzaileek osatuko dute, gehienez talde bakoitzean 10-12 pertsona egotea gomendatzen da.
Zer behar dugu?
Noiz erreserbatu daiteke?
Esperientzia pilotu hau azaroak 1etik otsailairen 28rarte martxan egongo da.
Erreserbak edozein momentutan egin daitezke eta jardueraren eguna eta ordua museoarekin adostuko da.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones