Current Style: White/Black

Zer egingo dugu?
Euskal Itsas Museoak zuen egoitza edo eguneko zentroa bisitatuko du.
Gure bildumako objektu desberdinen bidez tailer bat prestatu dugu, museoa zuen zentroetara eramateko. Esperientzia paregabe bat proposatzen dizuegu non parte-hartzaile guztien interesak jardueraren parte izango dira. Behatzearen, hitz-egitearen, partekatzearen, eta entzutearen bidez, egoiliarren gaitasun kognitiboa estimulatzea eta haien aldartea hobetzen laguntzea helburu duen jarduera antolatu dugu. Kasu honetan, Euskal Itsas Museoak elkarrizketa eta esperientzia bat proposatzen die asistentzia-zentroei, Donostiako Kaia azken 60 urteetako historiaren bitartez, emozioak lantzeko pizgarri izan daitezkeen ondare-pieza, abesti eta bideoen bitartez. Emozio horiek direla eta, tailerrean/jardueran parte hartzen duen pertsona bakoitzak kaiaren inguruko ikuspegi bat sortzen du, saioan zehar museo bat eraikiz zuzenean.
Nola antolatuko dugu?
Zentro eskatzailean bi tailer egingo dira (jarraian), bakoitza 40 minutukoa.
Talde bakoitza zentroko erabiltzaileek eta zentroko profesonal edo laguntzaileek osatuko dute, gehienez talde bakoitzean 10-12 pertsona egotea gomendatzen da.
Zer behar dugu?
Noiz erreserbatu daiteke?
Esperientzia pilotu hau irailaren 23tik, 2026eko apirilaren 3a arte martxan egongo da.
Erreserbak edozein momentutan egin daitezke eta jardueraren eguna eta ordua museoarekin adostuko da.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones