Current Style: White/Black

ERAGIYOKek antolatutako AHOBER zikloak bigarren hitzordua izango du eta oraingoan Asturiaseko Ferrum abesbatza gonbidatu du. ERAGIYOKek hasierako kantuak eman eta gero, asturiarrek hartuko dute kontzertuaren protagonismoa azkenik bi taldeak batera kantuan amaitzeko.
Ferrum «El León de Oro» proiektuaren talderik berriena da. Ahots berdinentzat sortutako errepertorioaren interpretazioan sakondu nahi du, klasikoa zein garaikidea izan, eta erregistro grabearen aberastasuna eta sakontasuna aztertu nahi du.
2025ean Lehen Saria eta Publikoaren Saria lortu ditu Certamen Coral de Ejea de los Caballeros-en; horren ondorioz 2026an Valentzian egingo den Gran Premio Nacional de Canto Coral-en parte hartuko du.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu