Current Style: Standard



Gure dantzaren funtsa eta bilakaera ardatz dituen bidaia.
Belaunaldi Berriak ikuskizunean, Gero Axularreko dantzariek —5 urteko txikienetatik 65 urteko beteranoetaraino— bat egiten dute gure dantzaren aberastasuna eta aniztasuna erakusten dituen ikuskizun berezi batean. Programa askotariko baten bidez, ikusleek jai tradizionalak, herrialde ezberdinetako dantzak, urrats tradizionaletan oinarritutako koreografiak eta ezustekoren bat edo beste gozatzeko aukera izango dute.
Ikuskizun hutsa baino gehiago, Belaunaldi Berriak gure historiaren ospakizuna eta jakintzaren transmisioari egindako omenaldia da. Gure kultura bizirik mantendu dutenen eta belaunaldi berrien arteko lotura irudikatzen du; kultura hori jaso, berritu eta etorkizunerantz proiektatzen duten belaunaldi berriena.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu