Current Style: Standard
Zumarraga ikusten duzuna baino gehiago da. Ezagutu herria, bere historia eta kultura hiru ibilaldiren bidez.
Hiri Ibilbidea, Zumarragako historia gainetik ezagutu eta herriko bitxikeriak erakutsiko dizkizuna. Ibilaldi Industriala, Euskadiko eta Zumarragako industrializazioaren aztarnak eta historia bera ezagutzen lagunduko dizuna, eta azkenik Ibilaldi Naturala, Beloki mendiaren itzalartean Urola Garaiko mendi eta txokoak ikusmiratzeko aukera izango duzu.
Ibilaldiak pertsona guztientzat irisgarriak izatea nahi dugu. Ibilaldi Industriala mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokia da. Ibilaldi naturala eta Hiri Ibilbidea berriz, bere kokalekuaren konplexutasunagatik ez dira guztientzat irisgarriak.
Autobusa: Lurraldebus zerbitzua, UK06 linea.
Trena: Renfe zerbitzua, C1 Zumarraga (Irun - Brinkola).
Zumarragara autoz joateko aukera dago. Bertan, kotxea kalean aparkatu daiteke goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara, marra gorri eta txuria duten aparkalekuak doakoak dira. Gainontzeko aparkalekuak bertakoentzat dira. Bestela, Zelai Arizti Parking-ean ere kotxea utzi daiteke. Zelai Arizti Parking-a Kultur Etxe azpian dago, plaza/udaletxetik minutu batera.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu