Paseo República Argentina, 2
20004

Deskribapena

Victoria Eugenia Antzokia Donostiako eraikin esanguratsuenetako bat da, hiriko erdigunean dago eta historiaz beteta dago. 

1912an inauguratu zenetik hiriko kultur ekitaldi nagusien lekuko izan da. 2007an, 6 urteko eraberritze lanak egin ondoren, antzokia berriro ireki zen eta espazio eszeniko berritzaile bihurtu zen, hasierako xarma galdu gabe. 

Eraikinak neo-platereskoko estilo eklektikoa du kanpoaldetik eta konposizio ugari ikusi daitezke bere fatxadan. 

Gune eszeniko desberdinak ditu antzokiak: 

  • Areto nagusia: 888 pertsonentzako edukiera. 
  • Club aretoa: 120 pertsona eserita eta 180 pertsona zutik, guztira 300 pertsonentzako edukiera. 
  • Erabilera anitzeko espazio desberdinak. 

Nola Iritsi

Garraio publikoa:

  • Autobusa: Antzokitik gertu, Boulevard-a, Askatasunaren Etorbidea, Gipuzkoa plaza eta Okendo kalea daude, eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude: 5, 8, 9, 13, 14, 16, 18, 25, 21, 26, 28, 29, etab.

Garraio pribatua:

  • Taxia: 2 taxi-geraleku daude hurbil: bata Boulevarden, autobus-geralekuen aldamenean, eta, bestea, berriz, Idiakez Kalean.
  • Auto propioa: antzokiaren ondoran Parking desberdinak daude auto pribatua bertan uzteko (Okendo Parking-a eta Boulevard Parking-a besteak beste). Bestela, autoa ere TAO zonaldean aparkatu daiteke.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Sarrera irisgarria
  • Itsu-txakur
  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak