Soinuenea museoaren sarrera

Deskribapena

Soinuenea 2002an erekitako Museoa da.

Bi erakusketa aretotan Euskal Herriko eta munduko kontinente guztietako 400 soinu-tresna baina gehiago daude. Soinuenean aurkituko duguna: Biblioteka, fonoteka eta irudi artxiboa.

Museoaren bisita birtuala hemen ikusi dezakezu: https://www.soinuenea.eus/eu/bisita/ 

Irisgarritasun-informazioa

  • Sarrera mugikortasun urriko pertsonentzat edo gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzat egokituta dago, arrapala baten bidez.
  • Ukipen- eta soinu-elementuak eskuragarri daude.
  • Bisitak talde bakoitzaren beharretara eta interesetara egokitzen dira.
  • Txakur gidariak onartzen dira.

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa: 

Autobusa: Donostiatik E02 autobusa hartu Altzibar auzoraino. Bertan Bidegorria jarraitu Ergoien auzoko frontoira (30 minutu oinez) eta honen atzean Soinuenea Museoa dago. 

Topoa: Donostiatik edo Hendaiatik topoa hartu Arraguako geltokiraino. Bertan E02/E04 autobusa hartu Altzibar auzoraino, ondoren Bidegorria jarraitu Ergoien auzoko frontoira (30 minutu oinez) eta honen atzean Soinuenea Museoa dago. 

Trena: Irun-Brinkola aldiroko trena hartu eta Errenteria-Lezo geltokian atera eta Iztietako (Errenteria) autbous geltokira joan. Bertan E02/E04 autobusa hartu Altzibar auzoraino, ondoren Bidegorria jarraitu Ergoien auzoko frontoira (30 minutu oinez) eta honen atzean Soinuenea Museoa dago. 

  • Garraio pribatua: 

​Oiartzungo Taxibus zerbitzua hartu.

Auto pribatuan joan eta inguruko aparkalekuetan utzi kotxea. 

Irisgarritasuna

  • Ukimen-elementuak
  • Sarrera irisgarria
  • Itsu-txakur
  • Informazioa irakurketa errazean
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Espazio erlaxatua

Antolatzailearen kontaktua

Joseba Zabaleta soinuenea@soinuenea.eus
943493578
Aholkularitza orduak: 
Asteartetik ostirala bitartean goizeko 10:00etatik 14:00etara.